Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Jonatan Miranda Gomez Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko ikertzailea. Nuria González
Jonatan Miranda Gomez | UPV/EHUko Gluten 3S taldea

«Glutenik gabeko produktuen kalitatea ez da iritsi glutena dutenen baliokide izatera»

Ia 10 urtez 200 produkturen nutrizio-analisiak egin ostean kaleratu ditu ondorioak UPV/EHUko Gluten 3S taldeak

DV

Asteartea, 28 otsaila 2023, 10:21

Comenta

Azken hamar urteetan glutenik gabeko produktuen kalitatea «nabarmen» handitu bada ere, oraindik ez dira iritsi glutena dutenen baliokide izatera, UPV/EHUko Gluten 3S taldearen ikerketan ondorioztatu duenez. Denbora tarte horretan glutenik gabeko 200 produkturen nutrizio-analisiak egin eta ikerketa zabala gidatu du hartarako.

«Dietari leporatzen zaizkio zenbait ezaugarri, berez dietarekin loturarik ez dutenak. Datuek erakusten dute glutenik gabekoak ez direla produktu osasuntsuagoak», argitu du Jonatan Miranda Gomez, unibertsitate publikoko farmazialari eta azterketa egin duen taldeko ikertzaileak. Bide honetako lehen pausua 2014an izan zen, Mirandak berak oroitu bezala, «nahiko berritzailea» izan zen artikulua argitaratzean. «Bertan, glutenik gabeko 200 elikagai alderatzen genituen, haien glutendun elikagai baliokideekin. Ez dira nutrizionalki baliokideak». Glutenik gabeko produktu askok lipido asegabe (edo gantz kaltegarri) gehiago zituzten glutendunek baino, zuntz-ekarpen murritzagoa zuten, eta haien gatz-kantitatea eta proteinak kontrolatu beharra zegoen. Baina egoera etengabe aldatzen ari da, eta, orain, beste azterketa baten emaitzak argitaratu dituzte Foods aldizkarian.

Urteak aurrera egin ahala, geroz eta zeliakia-kasu gehiago ezagutzen dira, eta hazkuntza, gainera, esponentziala da. Hori bai, Gluten 3S taldeak nabarmendu bezala, zeliakoen proportzioa ez da aldatu, gutxi gorabehera % 1ekoa izaten jarraitzen du, kasu gehiago jakitearekin batera populazioa ere handitu delako. Gainera, adituek bi arrazoi aipatzen dituzte: batetik, ingurumeneko faktoreen ondorioz zeliakoen kopurua handitzen ari dela, eta, bestea, diagnostikoak hobetu eta ugaritu egin direla.

Azkenik, zeliakiaz gain, glutenak beste nahasmendu batzuk ere eragiten dituela adierazi dute, esaterako «sentikortasunak». Bigarren eragin hau kontuan hartuz gero arazoak populazioaren % 10i eragiten dio. «Hazkuntza hori pertzepzio publikora iritsi da, eta arazo bat sortu du horrek, jendeak uste baitu glutenik gabeko dieta osasuntsuagoa dela glutena duena baino. Eta uste oker hori kaltegarria izan daiteke», aurreratu dute UPV/EHUko taldetik.

UPV/EHUko Gluten 3S taldea akreditatuta dago ekoizleei glutenik gabeko produktuak benetan glutenik ez dutela bermatzen duen zigilua jartzeko, ISO legearen bitartez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Glutenik gabeko produktuen kalitatea ez da iritsi glutena dutenen baliokide izatera»

«Glutenik gabeko produktuen kalitatea ez da iritsi glutena dutenen baliokide izatera»