Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
José Manuel Valle Melón eta Angélica Torices EHU
Eremu paleontologikoen informazio estandarizatua gorde, eguneratu eta partekatzeko lanean

Eremu paleontologikoen informazio estandarizatua gorde, eguneratu eta partekatzeko lanean

Ondarea zaintzeko eta ezagutarazteko proiektu «aitzindaria da nazioartean» Errioxako Aztarnategi Paleontologikoen Katalogo Digitala, aurrenekoz formatu digitalean jasota egongo baita eremu horretako «aztarnategiei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia», EHUk jakinarazi duenez

DV

Lunes, 29 de abril 2019, 11:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aztarnategi paleontologikoetatik ateratako informazioa euskarri analogikoan jasota egon ohi da, eta ondorioz, barreiatuta. Eremu paleontologiko bateko aztarnategien lehen online inbentarioa izango dena ari dira sortzen. Protokolo bat prestatu dute –'Palaeontologia electronica' aldizkarian eman dute argitara– eta horri esker aztarnategi paleontologikoei buruzko informazio guztia eskura daiteke interneten.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen Dokumentazio Geometrikoaren Laborategiko ikertzaileak eta Errioxako Unibertsitateko Paleontologiako Katedrako ikertzaileak ari dira sortzen Errioxako Aztarnategi Paleontologikoen Katalogo Digitala.

Dron batek eskaintzen duen ikuspegiaren bidez aztarnategi paleontologiko batean barna ibilaldi birtual bat egin daiteke, haren geolokalizazioa zein den jakin, aipamen bibliografikoak ikusi, zein lege babes duen jakin, plano eta argazkiak ikusi, dinosauroen aztarnen ikatzezko ziriz egindako lehen zirriborroak deskargatu, edo 3Dn egindakoak.

Aztarnategi paleontologikoen katalogo digitalak egiteko prestatutako protokoloari esker, informazio hautatuta, antolatua eta digitalizatua kontsulta daiteke.

Lan guztia urte eta erdi barru burututa izatea espero dute; nolanahi ere, Enciso udalerrian (Errioxa) dagoen Valdecevillo aztarnategiari buruzko materiala irauli dute jada Errioxako Gobernuaren IDERioja web plataforman. Informazio hori hala komunitate zientifikoarentzat nola publiko orokorrarentzat dago eskuragarri.

Ekimenaren buruak dira: Angélica Torices, Paleontologiako Katedrako zuzendaria, UPV/EHUko ikertzaile Álvaro Rodríguez Miranda eta José M. Valle Melón artikulu zientifikoaren egile nagusia. Ekimenak Errioxako Gobernuaren babesa du.

Ondarea zaintzeko eta ezagutarazteko proiektu «aitzindaria da nazioartean, aurrenekoz formatu digitalean jasota egongo baita eremu paleontologiko bateko aztarnategiei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia», EHUk jakinarazi duenez. Katalogo horretarako Internet bidezko sarbidea askea da. Xede zientifikoekin eta dibulgatiboekin erabili ahal izango da bertako edukia.

Informaziorik ez galtzeko

«Gaur egun –dio Toricesek–, barreiatuta dago aztarnategiei buruzko informazioa; kasu askotan, ikertzaileen artxibo pertsonaletan dago, formatu analogikoetan (papera, diapositibak, ikatzezko kopiak, eta abar), digitalki dibulgazio estandarretara egokitu gabe; informazio hori guztia galtzeko arriskuan dago, gainera».

Katalogoak bildu egingo ditu datu horiek, teknologia berrien bidez eskuratutako beste materialekin osatu, eta dagokien testuinguru espazialean kokatu. Horrela, eskualdeko aztarnategi paleontologikoei buruzko informazio andana jarriko dute, kalitatezkoa eta testuinguruan kokatua, interesa duten guztien esku.

'Palaeontologia electronica', aldizkarian argitaratutako artikuluan ('The use of new web technologies for the analysis, preservation, and outreach of paleontological information and its application to La Rioja (Spain) paleontological heritage'), protokolo bat proposatu dute horrelako katalogoak egiteko, edozer aztarnategiri buruz dagoen informazioa modu estandarizatuan gorde, eguneratu eta partekatu ahal izateko (softwarearen eguneratzeak, bertsio berriak eta bestelako hobekuntza informatikoak gorabehera).

Artikuluak, gainera, protokoloak Valdecevilloko aztarnategiaren (Enciso, Errioxa) kasu zehatzean izan duen aplikazioa jarri du adibide gisa; zehazki, azken 30 urteetan aztarnategi horri buruz sortu den informazio guztia berrikusi eta sailkatu dute (argazkiak, diapositibak, planoak, marrazkiak, artikuluak, zirriborroak eta abar), hautaketa egin eta digitalizatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios