Borrar
Aizpitarteko kobaren inguruko erakusketa egin zuteneko irudia Arizmendi
Arkeologia eta arkitektura alorretako berritasunak ezagutzeko jardunaldiak

Arkeologia eta arkitektura alorretako berritasunak ezagutzeko jardunaldiak

Ondarea Orain, arkeologia eta arkitekturako kultur ondareari buruzko jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 14, 15, 23 eta 30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean eta Santa Teresa eraikinean

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 10 de mayo 2019, 15:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Giza espezie berri bat Filipinetan, Behe Paleolitoko elefante-hezurrak Debako Praileaitzen, 14.000 urtetik gorako ogi ikaztuaren hondarrak Jordanian, edo Parisko Notre Damen izandako sutea. Azken hilabeteotako albistegiek ondarearekin zerikusia duten hainbat albisteren berri eman dute, eta horiek guztiak aztertuko dituzte maiatzaren 14, 15, 23 eta 30ean egingo diren Ondarea Orain jardunaldietan.

Arkeologia eta arkitekturako kultur ondareari buruzko azken berriak azaltzeko jardunaldiak Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dituzte arratsaldeko 19:00tan, 30ekoa izan ezik. Hori Santa Teresa eraikinean egingo da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen du Ondarea Orain programa, aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko xedez.

Hala, ondarearen inguruko berrikuntzek beteko dute hilabetea; dokumental erakargarriak izango dira berriro, eta horien ondoren adituek gidatutako solasaldiak izango dira; ikertzaileak gonbidatu dituzte esperientzia pertsonaletik azaltzeko egin dituzten azken aurkikuntzak; eta adituak ere bertaratuko dira Kultura Ondareko ikerkuntzaren abentura partekatzeko.

Maiatzaren 14an, 'Harrizko egiturak-Zestoako elizaren kupula' hitzaldia egingo dute Santiago Huertak irakasleak eta Fernando Fernández arkitektoak. Tximista batek Zestoako elizaren kupula suntsitu zuen, eta horren berreraikitze lanak segitu duen prozesua ezagutaraziko dute.

Hurrengo egunean, hilak 15, 'Ingeniaritza erromatarra' dokumentala izango da ikusgai, inperioak akueduktuen eraikuntzaren arloan lortutako aurrerapen teknologikoei buruzkoa.

Gero, maiatzaren 23an, hitzaldia egingo du Diego Gárate ikertzaileak. Hamar urte eskaseko epean, Gipuzkoan historiaurreko labar artea duten 2 haitzulo baino ez ezagutzetik (Ekain eta Altxerri) lagina ia-ia dozena bat haitzulotara zabaltzera iritsi dira. Aurkikuntza berri gehienen kasuan, irudi grabatu edo pintatu gutxi batzuk besterik ez dira. Alabaina, Aizpitarten irudikapen kopuruak, horien kalitateak eta euskarri aniztasunak aukera ematen dute aurkikuntza hori arte paleolitiko franko-kantauriarreko multzorik garrantzitsuenen pare jartzeko. Diego Garatek, ikerkuntzen arduradunak, lehen aldiz aurkeztuko ditu martxan diren azterketen emaitzak.

Maiatzaren 30eko jardunaldia Debako zubiaren zaharberritzeari eskainiko diote. Javier León eta Iñaki Jaime ingeniariek emango dute hitzaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios