Borrar
Gorputzaren beste atal batzuk ere fabrikatu daitezke prozedura berbera erabiliz.
Inprimagailuan egindako bizkarrezur prefabrikatuak

Inprimagailuan egindako bizkarrezur prefabrikatuak

Mondragon Unibertsitateak eta Pixel Sistemak enpresak fabrikatuko dituzte, ebakuntza kirurgikoetan eredu gisa erabiltzeko

dv

Lunes, 21 de diciembre 2015, 12:44

Hiru dimentsiotako bizkarrezur pertsonalizatuak fabrikatuko dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Pixel Sistemas enpresak, ekabuntza kirurgikoetan eredu gisa erabiltzeko. Proiektua MUko Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek garatu dute ikerketa-softwarearekin, eta Pixel Sistemas arduratu da, berriz, hura inprimatzeaz. MUk ohar baten bidez jakinarazi duenez, unibertsitateak eta Elgoibarren kokatuta dagoen fabrikazio gehigarriko enpresak lankidetzan jardungo dute bioereduen garapena integratzeko, etorkizunean ebakuntza kirurgikoen plangintza pertsonalizatu ahal izateko.

Hain zuzen ere, dio oharrak «ebakuntza kirurgiko bat planifikatu ahal izatea funtsezkoa da arriskuak ahalik eta gehien murrizteko». Hartara, azken teknologiei esker medikuek pazientearen aurretiko bioeredu bat izan dezakete haren bizkarrezurrarena nahiz gorputzeko beste atal batena, ebakuntza ahalik eta ondoen prestatzeko eta, besteak beste, ezustekoak ekideteko.

Bioeredu pertsonalizatuak, esan bezala, MUko ikasleek garatu dituzte, paziente baten X izpien OTAk oinarritzat hartuta eta ikerketa-softwarea erabiliz. Ornoen ordenagailu bidezko ereduak lortu ostean, ikasleek ezaugarri gehigarriak gehitu dituzte CAD programa konbentzionalak erabiliz, horrela, ornoarteko diskoak emulatzeko.

Hurrengo urratsa bizkarrezurraren geometria konplexua gauzatzea izango da. Gainera, hezurra zurruna denez eta ornoarteko diskoak malguak direnez, hura gauzatzeko ezaugarri mekaniko desberdinak dituzten bi material erabili behar dira aldi berean.

Erronka horri aurre egiteko, unibertsitateak lankidetzan jardun behar izan du Pixel Sistemas enpresarekin. Izan ere, hark 3D inprimagailuen eta prozesuaren inguruan duen ezagutzari esker, gogortasun desberdineko materialetan inprimatu ahal izan da. Horrela, beste urrats bat egin dute elkarrekin medikuntza pertsonalizatuaren bidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inprimagailuan egindako bizkarrezur prefabrikatuak