

Secciones
Servicios
Destacamos
Iñigo Fernández de Lucio y Jan Echevarría
Jueves, 27 de febrero 2025, 13:23
Aldundiak 'Bizkaian bagara. Berbak zubi' programa aurkeztu du astearte honetan euskararen erabilera eta aktibazioa «bultzatzeko». Ekimen berri hau apirilean abiatuko da Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren eskutik eta 30 udalerritako 10.000 pertsonarengana iristea aurreikusten da.
Leixuri Arrizabalaga Euskara eta Kultura diputatuak eta Jasone Mendizabal Taupa euskaltzaleen mugimenduko koordinatzaileak aurkezpenean azaldu dutenez, helburua da lurraldean euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak ematea eta biztanle sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea.
Hori lortzeko hiru jarduera-ardatz lehenetsiko dira, eta, testuinguruaren arabera, bati edo besteari emango zaio lehentasuna. Hona hemen ardatz horiek: tokian tokiko euskaltzaleen aktibazioa eta saretzea, aniztasunaren kudeaketa euskarara hurbiltzeko baliabideak eskainiz, eta gazteen eta familien arteko erabilera sustatzeko ekimenak.
Arrizabalagak azpimarratu duenez, «euskararen ezagutza-maila oso altua da Bizkaian, eta orain euskararen erabileran eragitea da erronka». Emandako datuen arabera, «5 eta 19 urte bitarteko biztanleen euskararen ezagutzak % 25etik % 84ra egin du gora 30 urtean. Eta, 2008an Aldundiko langileen % 55ek hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta bazuten, orain proportzioa % 85ekoa da»
Hala ere, euskararen erabilera ez da bere ezagutzaren erritmoan hazi. Eusko Jaurlaritzaren mendeko kluster soziolinguistikoak 2021ean egindako inkestaren arabera, Bizkaiko kaleetako elkarrizketen % 9 baino ez dira euskaraz egiten. Errealitate horrek, Arrizabalagak onartu duenez, «etsipena sentiarazten digu». Orain lortu nahi dena da «euskara erreferentziazko hizkuntza izatea pertsona guztien arteko komunikazioan eta harremanetan, eta euskara oraindik bere egunerokoan erabiltzen ez dutenengana hurbiltzea».
Horretarako, esan bezala, Aldundiak eta Taupak datozen hiru urteetarako ibilbide bat diseinatu dute, «hizkuntza-dinamika berriak» ekarri nahi dituena. Izan ere, herritar guztien arteko harreman eta komunikazioetan hizkuntza erreferentea euskara izatea lortu nahi da, euskaratik urrun bizi diren herritarrak gerturatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.