Bisita gidatuen programa berria aurkeztuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak

Bisita gidatuen programa berria aurkeztuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Archivo

Apirilaren 18tik 20ra Bilbon ospatuko den Basque Fest jaialdian emango du ezagutzera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkea Basque Fest jaialdian izango da, Bilbon, ostegunetik larunbatera, apirilaren 18tik 20ra, eta, kultura eta aisialdirako jarduera programa zabalaren barruan, bere eskaintza anitza ezagutzeko aukera emango du, hala nola 2019ko bisita gidatuen programa berria, oinez edo itsasontziz egin daitezkeen bisita gidatuak eta norbere kabuz egiteko moduko ibilbide geologikoak.

Aurreko urteetan bezala, Geoparkeak informazio gunea izango du Gourmet Txokoa espazioan, Bilboko Areatzan jarriko den karpa handian. Geoparkearekin batera, beste hainbat eskualde eta turismo helmuga ere han izango dira beren eskaintza ezagutarazteko. Gourmet Txokoa irekita egongo da 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Gainera, Basque Fest jaialdiaren baitan, Geoparkeak bisita gidatuak zozkatuko ditu bere standera hurbiltzen diren bisitarien artean. Zozketak egunero egingo dira, 14:45ean eta 19:45ean, eta Geoparkeko edozein bisita gidatu egiteko sarrera bikoitzak zozkatuko dira, 2019an egin ahal izateko. Tokiko produktuen Geogourmet otarrak eskuratzeko aukera ere izango da.

Berriki abiarazi du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen programa berria. Guztira, 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran adituak diren gidarien azalpenekin lagunduta Geoparkea ezagutu eta deskubritzeko: flyscha itsasotik ikusteko itsas ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak edota familiartean egiteko proposamenak. Bisita gidatu guztiek Geoparkeak gordetzen duen balio natural, geologiko eta kultural garrantzitsua ezagutaraztea eta gizarteratzea dute helburu.

Basque Fest programa Bilboko Udalak prestatu du eta, guztira, 300 jarduera baino gehiago egongo dira. Doakoak izango dira, eta gustu eta adin guztietako pertsonentzat pentsatuak.