Borrar
2024ko Bilbao Balioen Hiria sari-banaketako irudia.
Bilbao Balioen Hiria sarietara proposamenak aurkezteko epea zabaldu da

Bilbao Balioen Hiria sarietara proposamenak aurkezteko epea zabaldu da

Auzoetan, barrutietan edo hirian egindako lanari aitortza publikoa agertzea du helburu ekimenak

DV

Jueves, 13 de febrero 2025, 13:49

Auzoetan, barrutietan edo hirian Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei aitortza publikoa agertzea helburu duten Bilbao Balioen Hiria sarien zazpigarren ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du Bilboko Udalak eta martxoaren 14ra arte Udal Erregistro Orokorrean soilik aurkez daitezke, egoitza elektronikoan edo aurrez aurre.

Aurreko edizioetan bezala, lau kategorietako batean egon beharko dira: irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo antzeko beste batzuk; unibertsitateak.

Betekizun nagusietako bat da proiektu guztiek izan behar dutela zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat edo batzuk garatzearekin; izan ere, sarietara aurkezteko, erakundeek, ikastetxeek, enpresek eta bestelakoek Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behako dute eskabidea aurkezten den egunean.

Aurkeztutako proiektuaren lurralde eremua Bilbo izango da. Proiektu guztiak eginda edo gauzatzen egon beharko dira, eta ezingo dira mugatu eguneroko jarduera deskribatzera, ekintza zehatzak aipatu behar baitituzte. Proiektu guztiek genero ikuspegia ere txertatu beharko dute, eta hizkera ez-sexista erabili.

Nahitaezko dokumentuak aurkeztea errazagoa izan dadin, eskabide eredu bat prestatu da eta www.bilbao.eus webgunean dago eskura.

Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, saria emateko proposamena aurkeztuko zaio Bilboko Udaleko gobernu batzarrari. Epaia lehen seihilekoan jakinaraziko zaie sarietan parte hartu dutenei, eta sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira: hiru sari emango dira, bakoitza 3.300 eurokoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bilbao Balioen Hiria sarietara proposamenak aurkezteko epea zabaldu da