Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 27 de diciembre 2018, 12:09
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martinez de Lunak. Akordio honen bidez, Irakurketa Publikoko Sarean beste bost liburutegi eta 308.091 funts berri sartuko dira (guztira, 6.575.212 funtsera iritsiko da). Sare honetako 309 liburutegietako 978.093 bazkideak dira apustu honen onuradun nagusiak, integrazio honek aukera zabalagoak eskainiko baitizkie.
Hitzarmena Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean sinatu da, hain zuzen ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko den liburutegietako bat. Zupiria sailburuak adierazi duenez, hitzarmenak orain dela 13 urte hasitako prozesuari emango dio jarraipena.
«Irakurketaren esparruan zerbitzu publiko integratua eskaintzeko baliabideak ugaltzeko, helburuak partekatzeko eta ahaleginak bateratzeko ekin zitzaion orain dela 13 urte eraikin, herri eta organo kudeatzaile ezberdinetan banatuta zeuden liburutegi-zerbitzuak integratzeko prozesuari. Bilboko, Donostiako eta Santurtziko liburutegiak integratuta amaitu zen, orain urtebete, udal-liburutegietako zerbitzuak integratzeko prozesua. Orain, Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegi-zerbitzuak integratuta, baliabideak integratzeko bidean aurrera egiten eta herritarrei zerbitzu hobea eta osoagoa eskaintzen jarraitu ahal izango dugu«, adierazi du.
Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martinez de Lunak, bestalde, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, «XXI. mendeko liburutegiek erabiltzaileei eman behar dizkieten liburutegi-zerbitzuen kostuak lankidetza hori beharrezko egiten du, eta historian zehar euren arteko ezberdintasunak gainditzen lagundu du, informazioa eskuratzeko printzipio demokratikoa ziurtatu ahal izateko. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzeak informazioaren, teknologiaren, kulturaren, hezkuntzaren eta aisialdiaren arloko baliabideak partekatzea ahalbidetuko du», esan du.
Hitzarmen honen bidez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko dira Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegia eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako zerbitzuetakoak eta museoetakoak. Hemendik aurrera bazkideak 959.688 izatetik 978.093 izatera pasatuko dira, eta funtsak, berriz, 6.267.121 izatetik 6.575.212 izatera. Azkenik, hemendik aurrera 304 izan ordez 309 izango dira liburutegiak (sukurtsal moduan zenbatuta, udalerri bakoitzean bat baino gehiago egon daitezke, beraz).
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea batez ere udal-titulartasuneko liburutegiek osatzen dute, nahiz eta zerbitzu horretan integratuta badauden udal-titulartasunekoak ez direnak ere (Eusko Jaurlaritza, Artxibo Historikoa, HABE, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Zarauzko Photomuseuma…).
Sarearen funtsetan 1.100.000 izenburu ezberdin daude, guztira, 6.575.212 funts horietan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.