Bertsogintzaren bueltan hilabete osoz

2011 urtean egin ziren azken Bertsolamintza jardunaldiak/Bertsozale
2011 urtean egin ziren azken Bertsolamintza jardunaldiak / Bertsozale

Iruñean ekin diote Bertsolamintza ekimenari. Maiatzaren 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean, bertsolaritzaren inguruko jardunaldiak egingo dira Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Bertsogintzaren inguruan solasteko ekimena da Bertsolamintza, eta maiatza osoan zehar, Euskal Herriko hirietan barrena izango dira bertsozaleak. Maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan.

Bertan, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera izango da, Mintzolaren eskutik. Sarrera doakoa izango da, baina www.mintzola.eus atarian aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da.

Lehen lau saioetan bina hitzaldi entzuteko aukera izango da, eta, ondoren, mahai-ingurua, ikus-entzuleei ere parte hartzeko aukera irekiz; aitzitik, Bilbokoa mahai-ingurua izango da hasi eta buka. Azkena, ekainaren 1ean izango da Amasa-Villabonako Subijana etxean, eta aurreko egunetan entzundako ideiak eta ondorioak ekarriko dira hitzordu horretara, jardunaldiak biribiltzeko.

Amaia Agirre, Amets Arzallus, Asier Galarza, Eli Pagola, Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi, Maite Berriozabal, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Xabier Aierdi izango dira, besteak beste, parte hartzen: hizkuntza, bertsotarako gaiak, transgresioa, feminismoa, gazteak eta iritzi publikoa izango dituzte helduleku aurtengo jardunaldiek.

Orain arte, 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan egin dira Bertsolamintza jardunaldiak.

Temas

Euskera