Borrar
200 bat aditu bildu ziren ostiralean Ingurumena Euskadin 2018 jardunaldian. IREKIA
Bere ingurumen-politikaren balantze positiboa egin du Jaurlaritzak

Bere ingurumen-politikaren balantze positiboa egin du Jaurlaritzak

ñaki Arriola sailburuak adierazi du Ingurumen Esparru Programak berretsi egin dituela Euskadik «ingurumenaren hobekuntzan egindako aurrerapenak»

Sábado, 9 de junio 2018, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Euskadin, ingurumenaren hobekuntzan aurrerapen izugarriak lortu ditugu azken 30 urteetan, baina denborarekin ikasi dugu gainerako politika sektorialetan txertatzen den ingurumen-politika dela onena. Osasunak, elikadurak, azpiegiturek edo lurraldea kudeatzen den moduak eragin zuzena dute ingurumenaren egoeran», adierazi zuen Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, ostiralean Donostian izan den 'Ingurumena Euskadin 2018' jardunaldian.

Bertan, Euskadiko IV. Ingurumen Esparru Programak azken lau urteetan lortutako emaitzen balantzea aurkeztu zen sektore ekonomiko desberdinetako eta euskal administrazio publikoko berrehunen bat ordezkariren aurrean. Sailburuaren hitzetan, «ingurumenaren arloan erakusten duen jardun egokiagatik nabarmentzen da Euskadi. Izan ere, laugarren postuan da 132 herrialderen artean, Ingurumen Errendimenduaren Adierazlean (EPI). Gainera, ziurtatu ahal izan da euskal ekonomia ez dagoela jadanik ingurumenaren narriadurari lotuta. Zifrak argiak dira. 2000 eta 2015 urte bitartean % 6 gutxitu da energiaren barne-kontsumoa; % 27 murriztu da Negutegi Efektuko Gasen emisioa (GEI); % 25 materialen etxeko kontsumoa; % 37 PM 10 partikulak (% 37ko gutxitzea); eta % 56 hiri-hondakin solidoak, zabortegira bidaltzen ditugunak».

Arriolak gaineratu duenez, Euskadik «ingurumen-politikan erreferente izaten jarraitu nahi du Europan, ingurumena lehiakortasunaren funtsezko faktore bilakatuko den lurraldea, ingurumenean 'gastatzetik' ingurumenean 'inbertitzera' igaroko den lurraldea. Hori egitea etorkizunean inbertitzea delako».

Europako Batzordearen txosten homologoaren -Environmental Implementation Review (EIR)- metodologiari jarraituz landu den txostenak Euskadik datozen urteetan sakondu behar izango dituen gakoak adierazten ditu, ingurumen-kalitate maila handia mantentzeko. Hauek dira: karbono gutxiko ekonomia bat egituratzen aurrera egitea; habitaten kontserbazio-egoeraren hobekuntzan nabarmen aurreratzea; ekintzailetza-nitxoak ahal den gehien aprobetxatzea ingurumena hobetzen duten enpresa-jardueretan; ingurumenaren araudiaren eta politikaren eraginkortasuna ebaluatzea; ingurumenaren eremuan eskumena duten administrazio publiko desberdinen arteko koordinazio eraginkorra eta benetakoa lortzea; eta politika fiskal sistematiko bati ekitea, ingurumen-politikaren helburuetan integratuta.

Gainera, gomendatzen du bere ingurumen-politika hobetzeko Euskadik ekonomia zirkularra aprobetxatu behar duela fabrikazioaren prozesu industrialen eraginkortasuna areagotzeko eta lehia enpresariala suspertzeko; elikadura zirkular bat sustatzea, nekazaritzako elikagaien zikloak itxiko dituena; ingurumena aprobetxatzea pertsonen osasunaren funtsezko bektore gisa; eta erosketa publiko berdearen ezarpena indartzea euskal administrazio publikoen ingurumen-jarduketa hobetzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios