Borrar
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat prestatzen ari da Emakunde Irekia
Berdintasunerako Legearen aldaketarako proposamenak bidaltzeko epea, zabalik

Berdintasunerako Legearen aldaketarako proposamenak bidaltzeko epea, zabalik

Irekia web orrian eta Emakunderen webgunean egin daitezke proposamenak; apirilaren 12ra arte bidali daitezke

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 25 de marzo 2019, 16:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakundek ireki du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen eraldaketarako zirriborroari ekarpenak egiteko epea. Apirilaren 12ra arte, zirriborroa ikusi eta ekarpenak egiteko aukera izango dute hiritarrek, «emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean instituzioen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat» prestatu ahal izateko. Irekia web orrian eta Emakunderen webgunean egin daitezke proposamenak.

Gaur bertan elkartu dira Gasteizen eta Bilbon gaiaren inguruan hizketa egin eta proposamenen inguruan hausnartzeko. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren zirriborroa Emakunderen Zuzendaritza-Kontseiluak 2019ko martxoaren 6an egindako bileran aurkeztu zen. Aurkezpena egin eta gero, martxoaren 12an entzunaldia eta jendaurreko aldia ireki zen, eta apirilaren 12ra arte luzatuko da.

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat prestatzen ari da Emakunde. Hain zuzen, 2017an eta 2018an zehar egin zen parte hartze prozesua funtsezkoa izan zen erronkak eta hobekuntza-guneak identifikatzeko, baita horiei aurre egiteko lege-formula egokiena zein den argitzeko ere.

Legearen aldaketarekin euskal ordenamendu juridikoak bat egiten du Istanbuleko hitzarmenarekin, 2011an Europako Kontseiluak adostutakoarekin eta Estatu Espainolean 2014an indarrean jarri zenarekin.

Emakundek azaldu duenez, legearen aldaketaren bidez, «berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako politika eta herri itun handi bat» ahalbidetu nahi dira, politika horiek indartzeko eta araudiaren eta gizartearen testuinguru berriaren ondoriozko behar berriei egokitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios