Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2018ko deialdia abian da

Iaz Virginia Imazen jaso zuen saria. Argazkian, Emakundeko Izaskun Landaidarekin./
Iaz Virginia Imazen jaso zuen saria. Argazkian, Emakundeko Izaskun Landaidarekin.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lana aitortzea da sariaren xedea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2018ko edizioaren deialdia onartu berri du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko eta juridikoei jendaurreko aitortza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea.

Halaber, emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea bilatzen da, baita sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru kopuru gordina 14.400 eurokoa da eta hautagaiak aurkezteko epea datozen asteetan ireki eta irailaren 15ean amaituko da.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Ordutik sari bakarra ematen da eta hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an; Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada, 2008an; Lilaton taldea, 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiako alarde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignazio eta Iralakoak), 2012an; La Posada de los Abrazos elkartea, 2013an; María de Maeztu Forum Feminista, 2014an; Hitzez emakume baserritarren elkartea eta Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea, 2015ean; Marta Macho, 2016; eta Virginia Imaz, 2017.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos