Behera egin dute langabeek Euskadin, iazko uztailarekin alderatuta

Gizarte Segurantzaren eraikina/Jose Mari Lopez
Gizarte Segurantzaren eraikina / Jose Mari Lopez

Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopuruak gora egin du 2018ko uztaileko datuekin alderatuz. Ekaineko datuekin alderatuta, bestalde, hazi egin da langabeen tasa

DVDonostia

Euskadin 1.741 langabe gehiago izan ziren uztailean eta guztira 113.084 daude. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 113.084 langabe zeuden uztaila amaitzean, hau da, ekainean baino 1.741 gehiago eta 2018ko uztailean baino 7.973 gutxiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak ostiral honetan, abuztuaren 2an, aditzera eman dituen datuen arabera.

Herrialdeka, Gipuzkoan, 518 langabe gehiagorekin amaitu zuten uztaila, ekaineko datuekin alderatuta (+%1,80). 2018ko uztaileko datuekin alderatuz, 2.211 langabe gutxiago zeuden (-%7,01).

Bizkaian, 989 langabe gehiago zeuden ekaineko datuekin alderatuta (+%1,55), eta 5.053 pertsonatara jaitsi zen, 2018ko uztaileko datuekin alderatuta.

Araban, 234 langabe gehiagorekin amaitu zuten uztaila (+%1,26) ekaineko datuekin alderatuta, baina 709 langabe gutxiagorekin 2018ko uztaileko datuekin alderatuta (-%3,62).

Temas

Euskera