Borrar
Finlandia eta Gipuzkoa bat datoz baso sektoreak duen garrantziari dagokionez Iñaki Andres
Basogintzaren sektorea nola indartu, finlandiarren bidea jarraituz

Basogintzaren sektorea nola indartu, finlandiarren bidea jarraituz

Gipuzkoako Aldundiak bertatik bertara ezagutuko du Finlandiako basogintzako eredua, eta nola aurre egin dieten hainbat erronkari, hala nola belaunaldi aldaketari, garapen ekonomikoari eta sektoreak duen garrantziaren inguruko kontzientziazioari

DV

Donostia

Miércoles, 2 de octubre 2019, 12:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Basogintzaren inguruan benetako industria bat garatu da Finlandian: egurraz eta paperaz gain, berrikuntzarekin lotutako gaiak landu dira baso baliabideetatik abiatuta, hala nola material eta erregai berriak. Herrialdeak 80 trilioi zuhaitz ditu, baso azalera hedatzen joan da urtez urte, eta 1995etik basogintzak 229.000.000 euroko ekarpena egin du esportazioei dagokienez.

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, Finlandia eta Gipuzkoa bat datoz baso sektoreak duen garrantziari dagokionez, bai haien hedaduragatik -lurraldearen %65 eta %62 hurrenez hurren-, bai jabetza ereduagatik. Herrialde eskandinaviarrean, basoen %60 pribatuak dira, eta bost herritarretik bat baso azalera baten jabe da; Gipuzkoan, jabetza pribatua %80ra iristen da, eta guztira 9.000 baso jabe daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat Finlandiara joango da aste honetan, bertako basoen kudeaketako eredua ezagutzeko, herrialde eskandinaviarra «erreferentzia baita mundu mailan baso kudeaketari dagokionez». Gipuzkoako ordezkaritza Finlandiako eragile instituzionalekin, ekonomikoekin eta hezkuntzakoekin bilduko da.

Bisitaldian, ordezkaritza gipuzkoarrak xehetasunez ezagutu ahal izango du nola aurre egin dien Finlandiak hainbat erronkari, hala nola biodibertsitateari, belaunaldi aldaketari, garapen ekonomikoari, lankidetza publiko-pribatuari eta sektoreak duen garrantziaren inguruko kontzientziazioari.

Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Ingurumeneko diputatuak, Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariak eta Xabier Arruti Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendariak hainbat bilera eta topaketa egingo dituzte asteazkenetik ostiralera, urriaren 2tik 4ra, hain zuzen.

«Ikuspuntu bera dugu; izan ere, Gipuzkoan zein Finlandian basoen kudeaketa orekatuaren aldeko apustua egiten dugu, arlo guztietan lehiakortasuna eta jasangarritasuna uztartuz. Eta basogintza sustatzeko ahalegina egiten dugu, sektoreak balio ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa, aisialdikoa nahiz paisajistikoa sortzen baitu, eta, horregatik, gure etorkizunaren parte izan behar du», azaldu du Lasak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios