Borrar
Urgente Varios muertos tras arrollar un autobús a un grupo de peatones en Estocolmo
Jakoba Errekondo

«Baratza da gelditzen zaigun iraultza toki bakarra»

Jakoba Errekondok jasoko du 2025eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarria

DV

Astelehena, 3 azaroa 2025, 16:22

Comenta

Jakoba Errekondo Saltsamendi agronomoak eta paisaia antolatzaileak (Usurbil, 1961) jasoko du 2025eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarria azaroaren 26an, Andoainen. Xabier Laka eskultoreak aitorpenerako sortutako garaikurra jasoko du. Andoaingo Udaletik jakinarazi dutenez. Irakurle eta zaleengana heltzeko baliabide garaikideak erabiltzen ditu, hala nola zuzeneko topaketak Euskal Herrian, sare sozialak, podcastak, Youtube edo Instagram sareak. Jakoba Errekondorentzat, «baratza da gelditzen zaigun iraultza toki bakarra».

Ahots eta aurpegi ezaguna da Errekondo euskal irakurle eta entzulearentzat, hainbat hedabidetan zein hitzalditan eman baititu aholkuak eta zabaldu bere jakinduria. Euskadi Irratian hasi zen baratza aipatzen, astero-astero hainbat entzuleren galderak erantzunez; 'Argia' astekarian ondoren eta 'Elhuyar' aldizkarian ere kolaboratu izan du.

Hainbat argitalpen ere plazaratu ditu, hala nola, Olarriaga marrazkilariarekin egin duen baratze egileen agenda, 'Bizi baratza' izeneko liburuak, eta, azken hilabeteotan, lau orrialdeko berripapera 'Argia'-rekin batera.

Jardun komunikatiboaz gaiz, Errekondo laborantzan ere ari da Aginagako bidean dagoen bere Aranburu izeneko baserrian. Horregatik guztiagatik, eta beste hainbat arrazoirengatik, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak erabaki du Jakoba Errekondo Saltsamendiri ematea aurtengo ohorezko mugarria

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien Kazetaritza eta Komunikazio ataletarako launa finalisten izenak asteazkenean jakinaraziko dira, azaroaren 5ean. Eta Kazetaritza eta Komunikazio sariak ere azaroaren 26an banatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Baratza da gelditzen zaigun iraultza toki bakarra»

«Baratza da gelditzen zaigun iraultza toki bakarra»