Banda zabalik gabeko 471 'gune zuri' daude, gehienak Araban

Udalerriak, populazio unitateak eta enpresa esparruak biltzen ditu mapak./
Udalerriak, populazio unitateak eta enpresa esparruak biltzen ditu mapak.

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokiak azpiegitura horrek EAEn duen hedapena erakusten du

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Banda Zabal Ultralasterraren Behatokia, «herritarrek denbora errealean ezagutzeko Euskadiko udalerri, biztanle gune eta industrialdeetako banda zabal ultralasterraren hedapena».

Behatokia sareko espazioa da, erabiltzen oso erraza, eta eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarri egongo da. Bi eratara egin daiteke hasierako kontsulta, herrika eta enpresa guneka. Kontsulta eginda, aukeratutako tokiari dagokion informazio zehatza eskaintzen du (biztanleak, etxebizitzak...), eta argitzen du ba duen edo ez duen zerbitzurik, ez badago ba dagoen ez dagoen konpromisorik... GIS bisoreari esker, oso kontsulta zehatzak egin daitezke, biztanle gune txiki-txikietara iritsiz. Bestela, hirugunearen, biztanle gunearen edo industrialdearen izena sartuz gero, denbora errealean ezagutu ahalko da banda zabalaren egoera leku horretan.

Mapa horretan ikus daiteke Gipuzkoan oso hedatuta dagoela banda zabala, nahiz eta oraindik ere 'gune zuri' dezente egon; hau da, zerbitzurik gabeko guneak. Hain zuzen ere, etekin urria dela-eta telekomunikazioetako konpainiek inbertitzen ez duten biztanleria gune txiki guztietara zabaldu nahi du banda zabala Jaurlaritzak. Guztira horietako 471 gune daude, gehienak Arabako landa guneetan. Helburua da konektibitate osora heltzea Euskadiko etxeen %100ean. Helburu hori lortzeko 25 milioi eurotik gora inbertituko dira.

Banda zabala Euskadi osora zabaltzea 2020rako Euskadi Agenda Digitalean jasotako proiektu estrategikoa da. Euskadi lurralde adimendun gisa finkatzea, «Euskadi Smart Country», eta lurralde osoan belaunaldi berriko banda zabalaren bidezko konektibitatea elkarri lotuta daude.

Horrela, Eusko Jaurlaritza plan hirukoitza zabaltzen ari da aldi berean, Euskadiren garapen digitalerako. Alde batetik, belaunaldi berriko zuntza Euskadiko 1.700 eraikin publikotara zabalduko du, eta, bestetik, Interneterako sarbide ultralasterra ezarri industrialde guztietan (helburua da enpresen %100en erabateko konektibitatea lortzea, 371 industrialde). Hirugarren xedea da banda zabala 'gune zuri' horietara eramatea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos