Bakearen eta askatasunaren aldeko emakumeen nazioarteko ligaren lana aitortuko du Nafarroak

Joy Ada Onyesoh nigeriarra izango da ekitaldian/
Joy Ada Onyesoh nigeriarra izango da ekitaldian

Duela pare bat urte hartu zuen Nafarroako Gobernuak Bakearen Eguna ospatzeko erabakia, eta irailaren 21ero pertsona edo erakunde bat omentzen dute, egindako lananolabait saritzeko asmoz

DV

Datorren irailaren 19an, Nazioarteko Bakearen Egunaren harira, Women's International League for Peace and Freedom (WILPF) edo 'Bakearen eta askatasunaren aldeko emakumeen nazioarteko liga' erakundea omenduko du Nafarroako Gobernuak. Uxue Barkos Foru aldundiko lehendakariak aurkeztuko du ekitaldia, Tuteran.

Duela pare bat urte hartu zuen Nafarroako Gobernuak Bakearen Eguna ospatzeko erabakia. Horrela irailaren 21ero bakearen alde lan egindako pertsona edo erakunde bat omentzen dute, egindako lananolabait saritzeko asmoz.

WILPF Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, feminista eta pazifista. Tankera horretako erakunderik zaharrena da. 1915ean sortu zuten Hagan (Herbehereak). Sortzaileetako bi Bakearen Nobel Saria jasotako sufragistak izan ziren, Jane Addams eta Emily Greene Balch, 1931 eta 1946an sarituak hurrenez hurren.

Erakundearen oinarrian bi helburu nagusi gailentzen dira. Politikoki, erlijioari eta filosofiari dagokionez iritzi desberdina duten emakumeak batzea gerren amaitze eta gizarteen armagabetzean bultza egiteko, eta bazterkeriaren aurka egitea, orokorrean. Balore horiek dira, hain zuzen, Barkosek gidatuko duen ekimenean aitortu nahi direnak.

Aitortza jasoko du, erakundearen eta erakundeko kide guztien izenean Joy Ada Onyesoh nigeriarrak, Nazioarteko Ligako lehendakariordea eta erakundeko Nigeriako Sekzioko buruak, Carmen Magallón Espainiako WILPF-en lehendakariak lagunduta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos