Baionako barnetegia berreskuratuko du UEUk

Udako ikastaroen aurkezpeneko irudia/
Udako ikastaroen aurkezpeneko irudia

Aurten 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Euskara batuaren jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei

DV

Aurten 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) iaz erabili zuten lelo berarekin,'Elkar ekin', «elkarlanean antolatuta, jakintza berriak sortzen jarraitzeko asmoz». Berrikuntzen artetik azpimarratu dituzte Gasteizen egingo den euskara batuaren jardunaldia, ikastaroei hasiera emango diena, Iruñean egoitza iraunkorra estreinatuko dutela eta Baionako barnetegia berreskuratuko dutela. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak; Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eta Edurne Koch-ek, UEUko Nafarroako arduradunak azaldutakoaren arabera, ikastaroen 7 Baionan egingo dira; beste zazpi Iruñean; 15 ikastaro eta 3 jardunaldi Eibarren; eta jardunaldi bana Gasteizen, Usurbilen eta Donostian.

Aurtengo udako ikastaroak Gasteizen abiatuko dituzte, 'Euskara Batuaren helduaroa' jardunaldiarekin, Euskara Batua sortu zuteneko 50 urte bete baitira aurten.

Iciarren esanetan, aurten sei formatu desberdineko ikastaroak daude. Batetik, ikastaro espezializatuak, jakintza maila bat beharrezko dutenak. Bestetik, dibulgazioko ikastaroak, interes orokorrekoak direnak eta jakintza maila zehatzik gabekoak. Garapen pertsonalekoak, jardunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak.

Aipatu du, bestalde, aurten barnetegia berreskuratuko dutela Baionako Udako Ikastaroetan, Etxepare lizeoarekin lortutako hitzarmena medio.

Kepa Sarasolak gogorarazi du, azkenik, «ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei, jakintza berriei. Eta horregatik, beste urte batez, bere curriculum profesionala zein pertsonala aberastu nahi duen orok izango du tokia gure udako ikastaroetan».

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos