«Azken boladan euskara asko judizializatzeak» kezkatu egiten du Garamendi sailburua
Barakaldoko Udalak erabaki du auzia piztu duen epaiaren kontrako helegiterik ez aurkeztea
Asteazkena, 4 urtarrila 2023, 19:22
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak kezka adierazi du asteazken honetan Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan «azken hilabetean euskerak hizkuntza eskakizunen inguruan jasaten ari den judizializazioari» buruz. Modu berean, «herritarren arreta bi eleetan bermatu beharra dagoela» azpimarratu du.
«Herritarrek aukera berdina izan dezaten hizkuntza batean zein bestean administraziotik bermatu behar da» baieztatu du Garamendik. Gainera, gogoratu du «badagoela 2019ko dekretu bat gauza guzti hauek garatzen dituena». «Kezkatzen nau azken bolada honetan asko judizializatzen ari dela euskararen gaia» adierazi du sailburuak.
Hala ere, subkontratatutako zerbitzuetan egoera ezberdina izan daitekeela zerbitzu publikoekiko onartu egin du Garamendik, Barakaldoko Udalarekin gertatutakoari erreferentzia eginez.
Helegiterik ez
Bestalde, Barakaldoko Udalak iragarri du ez duiela helegiterik jarriko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) azpikontratatutako zerbitzu publikoetan euskara-eskakizunak eskatzea errefusatzen duen epaiaren aurka, «helegitea aurkezteko legezko oinarririk ez dagoelako».
Zehazki, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOOk Barakaldoko Udalaren aurka jarritako errekurtsoa, eta baliogabetu egin du hurbileko kultura-zerbitzuak kudeatzeko eta kultura-programak gauzatzeko kontratuaren baldintza teknikoen agiria, kontratupeko enpresa bateko langileen hizkuntza-eskakizuna ezartzen duen puntuan.
Hiriko Kultur Etxeen kontratu berriaren pleguen aurka emandako epaia aztertu ondoren, Barakaldoko Udaleko zerbitzu juridikoek uste dute ez dagoela «errekurtsoa jartzeko legezko oinarririk» eta, horrenbestez, errekurtsorik ez jartzea erabaki du Udalak, zeinak azpimarratu duen kultur etxeetako langileen subrogazioa «beti bermatuta» egon dela.