Aurreko edizioen gainetik: «sektore berrietara» heldu da Korrikaren 'klika'

Amondo Korrikaren arduraduna eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, AEKren Artezkaritza Kontseiluarekin batera/AEK
Amondo Korrikaren arduraduna eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, AEKren Artezkaritza Kontseiluarekin batera / AEK

Agerraldia egin dute komunikabideen aurrean Asier Amondo Korrikaren arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren Koordinatzaile Nagusiak: «Oso arrakastatsua» izan da Korrika, «bai hiriburuetan eta eskualde jendetsuenetan, bai herri txikietan ere

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

«Oso arrakastatsua« izan da Korrika, »bai hiriburuetan eta eskualde jendetsuenetan, bai herri txikietan ere. «Sekulakoa izan da azarotik, aurkeztu zenetik, eta azken hamaika egunetan, jaso duen babesa; oraindik ere harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa».

Gasteizen igande osoz egindako jaiaren ajea oraindik lekuko dela, agerraldia egin dute komunikabideen aurrean Asier Amondo Korrikaren arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak AEKren Artezkaritza Kontseiluarekin batera.

Korrikak hazten jarraitu duela azpimarratu dute, alegia, «euskararen aldeko ekimen erraldoia bezain eroa dela, Euskal Herriak gehien maite duen ekimena. Sekulakoa izan da azarotik, aurkeztu zenetik, eta azken hamaika egunetan, jaso duen babesa; oraindik ere harrigarria izan da ikustea Korrikak gizartean eragiten duen pasioa», gaineratu du Amondok.

Hori dela eta, ekimenak hazten jarraitu duela aurreratu dute, nahiz eta balorazio zehatzagoetan sartzeko garaia aurrerago iritsiko den.

Harreman sendoagoak

Aurreko edizioak gainditu ditu Korrikak aurten. Mertxe Mugikaren hitzetan, gizartearen sektore berriarengana iritsi ahal izana dago arrakasta horren barruan.

Esate baterako, orain arte zuzenki parte hartzen ez zuten gizarte-eragile batzuekin harreman sendoagoak izan dira edizio honetan, aktore gehiago azaltzen dira euskararen normalizazioaren aldeko jardunera. Izan ere, AEKren koordinatzaile Nagusiak azpimarratu duen bezala, 'klika' hori da ekimenak utzi duen legatu nagusia; gizarte-eragileek, zeudenak eta gehitu direnak, hartu dituzten konpromisoak.

Albaolako eta Bastidako ekitaldiekin abian jarritako 'Aro berriari klika' ekimenak erakutsi du Korrikak argazkietatik urratsetara bidea urratu nahi izan duela. Norbanakoak, eragileak, eta erakundeak: eginez, eraginez, eginaraziz; Maialen Lujanbiok, lekuko barruko mezuaren egileak, adierazi duenez, euskarak egon behar du herri honen sistema eragilean.

22. Korrikari begira, xede zehatz batzuk badituzte ezarrita. Ezagutzaren unibertsalizazioa azkartzen jarraitu behar da, belaunaldi berriekin nahiz heldu aroarekin; beste alde batetik, Euskal Herri osoko euskaltegiek eta herritarrek, euskara irakasteko eta ikasteko, jasotzen dituzten diru-bitartekoak direla eta, hazkundeak agerikoa izan behar du.

Temas

Euskera