Borrar
HABEk iaz Ficoban egin zuen azterketetako bat. f. de la hera
Asteazkenean hasiko dira Ficoban HABEren azterketak

Asteazkenean hasiko dira Ficoban HABEren azterketak

Hiru egunez luzatuko dira, eta Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du, azterketariei bertaratzea errazteko

Domingo, 1 de mayo 2022, 12:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteazkenetik ostiralera, maiatzaren 4anm 5ean eta 6an, egingo dira Irungo Ficoban HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak urtero deitzen dituen euskararen gaitasun probak.

Urteko lehen azterketaldi honetan, egin berri dira EJIEren Gasteizko egoitzan HOBE modalitatekoak; hau da, HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza deialdiari dagozkionak, non gehienez ere 225 leku zeuden C1 egiaztatzeko eta 45 leku C2 maila egiaztatzeko.

Datorren astean egingo diren probak dira euskaltegietako deialdiari zein deialdi libreari dagozkionak. Ficoban bezala, Barakaldoko BECen eta Gasteizko BAKHen egingo dira. Deialdi irekian Madrilen eta Bartzelonan ere bada probak egiteko aukera. Deialdiotan B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira

Aurreikuspenen arabera, euskaltegi bidezko deialdian gutxi gorabehera 11.000 azterketarik hartuko dute parte (1.500ek B1 mailan, 3.700ek B2 mailan, 5.200ek C1 mailan eta 600ek C2 mailan). Deialdi irekian, aldiz, 6.500 matrikula inguru aurreikusi dira (500 B1 mailan, 1.550 B2 mailan, 4.200 C1 mailan eta 250 C2 mailan). Deialdiotako mintzameneko probak ekainaren azken astean eta uztaileko lehen bi asteetan egingo dira eta behin betiko emaitzak uztailaren 20an emango dira argitara.

Tren gehiago

Esan bezala, azterketak direla eta Euskotrenek trenen zerbitzu erregularra indartuko du egun horietan E2 Lasarte-Oria/Hendaia/Lasarte-Oria linean,Ficobarako joan-etorriak errazteko asmoz. Jende gehien espero den orduetan bikoiztu egingo da ohiko zerbitzua, eta trenak 15 minutuan behin ibiliko dira.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea app ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazi du garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen telefono zenbakia (944 333 333), langileek zerbitzatutako geltokiak eta Twitterreko @euskotren kontua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios