Borrar
Mikel Tous eta Sara Maldonado. Nuria González, UPV/EHU
Ariketa fisikoa eskizofrenia dutenen sintomatologia hobetzen saiatzeko

Ariketa fisikoa eskizofrenia dutenen sintomatologia hobetzen saiatzeko

Sara Maldonado-Martin eta Mikel Tous-Espelosin UPV/EHUko ikertzaileen lanak onurak berretsi ditu

DV

Martes, 29 de agosto 2023, 12:49

Ohiko tratamenduaren osagarri gisa, zein da ariketa fisikoak eskizofrenia duen pertsonengan duen eragina? Lagungarria izan al daiteke? Funtsean, bi galdera horiek oinarri izanda garatu dute Sara Maldonado-Martin eta Mikel Tous-Espelosin UPV/EHUko ikertzaileek Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, eta ondorio nagusia argia da: parte-hartzaileen esperientziaren analisiaren bitartez, ariketa fisikoak eskizofrenian dituen onura fisiko, mental eta sozialak berretsi dira. «Ikusi da ariketa fisikoa oso eragin onuragarria izaten ari dela zenbait populazio zaurgarritan -azaldu du Tous-Espelosinek-. Ez du alderdi fisikoa bakarrik hobetzen, gaixotasunaren beste alderdi batzuk ere hobetu ditzake».

Munduan gutxi gorabehera 24 milioi pertsonari eragiten dio eskizofreniak, «nahasmendu neuropsikiatriko kroniko eta konplexua», Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Gainera, pertsonen eta haien familien bizi-kalitatean duen eraginaz gain, gizartearen estigma eta diskriminazioa azpimarratu du erakundeak.

Bi ikertzaileek osasun fisiko eta mentala hobetzeko diseinatutako ariketa fisikoko programa jarraitu zuten. Honek, gaixotasun hori duten pertsonak soilik izan ditu kontuan, populazio kliniko bakar batean zentratzeak agerian uzten baitu zer zeregin espezifiko duen ariketa fisikoak gaixotasunaren kudeaketan eta tratamenduan.

«Eskizofreniak hiru motatako sintomak ditu: positiboak, negatiboak eta kognitiboak», azaldu dute. «Positiboak eldarnio edo haluzinazioak izan daitezke, eta, normalean, medikazioarekin trata daitezke. Sintoma negatiboetarako (goibeltasuna, energia falta, apatia) ez dago baliozko medikaziorik, baina ariketa fisikoaren bitartez sintomatologia mota hori hobetu liteke. Ariketa fisikoa burmuinarentzako modulatzaile moduko bat da, proteina jakin batzuen agerpena areagotu eta garun-plastizitate bera hobetzen duena; hau da, burmuinean egokitze funtzional eta egiturazkoak gertatzen dira, ikasketaren, oroimenaren eta funtzio kognitiboaren hobekuntzekin lotuta agertzen direnak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ariketa fisikoa eskizofrenia dutenen sintomatologia hobetzen saiatzeko