
Ardi ile-moztaileek euren txapelketa izango dute
Lehen sektorea. ·
Historian lehen aldiz Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da iraileanSecciones
Servicios
Destacamos
Lehen sektorea. ·
Historian lehen aldiz Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da iraileanEuskal Herriko ardi-ile moztaileen Txapelketa lehen aldiz jokatuko da aurten. Irailaren 27an izango da lehiaketa Abadiñoko probalekuan eta gipuzkoarrak izango dira hainbat moztaile. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatutako txapelketak egun osoko egitarau oparoa izango du. Lehiak, erakustaldiak eta bestelako ekintzak jasoko ditu programak, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Besteen artean, ardi eta artile produktuak dituen azoka antolatuko da. Lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea izango da.
Historian lehen aldiz, Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da 2025ean. Munduko kontseiluak jartzen dituen nazioarteko arauen araberako txapelketa izango da eta nazioarteko 8-10 epailek ebaluatuko dute moztaileen lana. Epaile nagusia Robbie Hislop eskoziarra izango da.
Are gehiago, Euskal Herriko Txapelketa 2026ko martxoaren 4tik 7ra Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatuko den Golden Shears World Championship munduko txapelketan parte hartuko duen selekzioa hautatzeko proba baliagarria izango da.
Euskal Herria munduko txapelketan ordezkatuko duten taldea bederatzi lagunek osatuko dute: makinaz arituko diren bi moztailek, guraizez arituko diren bi moztailek, artile kudeatzaile bik, talde burua, epailea eta entrenatzailea.
Hiru dira Euskal Herriko txapelketan ardi moztaileak lehiatuko diren modalitateak: makina, guraizea eta artile kudeaketa. Makina bidezkoan, ardiaren ilea elektrizitate bidezko makinarekin kenduko dute; guraize modalitatean, ardien ilea eskuzko artaziekin moztuko dute; eta, aldiz, artile kudeaketan, moztutako artilea bereizteko prozesuan arituko dira lanean, erabilera komertzialerako prest egon dadin.
Halaber, 2025ean eta 2026an ondorengo data eta lekuetan lehiatuko dira euskal moztaileak:
2025
• Apirilak 5: Le Merle (Frantzia). Makina eta guraizea.
• Uztailak 2-13: Boussac (Frantzia). Makina eta artile kudeaketa.
• Uztailak 19: Martel (Frantzia). Makina eta guraizea.
• Uztailak 25-26: Corwen Shears (Gales). Makina, guraizea eta artile kudeaketa.
• Abuztuak 16: Speed Shear (Zugarramurdi-Euskal Herria). Makina.
• Abuztuak 31: Artzai Eguna (Uharte Arakil-Euskal Herria). Makina.
• Irailak 27: Euskal Herriko Txapelketa (Abadiño-Euskal Herria). Makina, guraizea eta artile kudeaketa.
2026
• Martxoak 4-7: Golden Shears World Championship (Masterton-Zeelanda Berria). Makina, guraizea eta artile kudeaketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.