Aranzadik Bartzelonan aurkeztu ditu burututako hainbat ikerketaren emaitzak

Lourdes Herrasti, ezkerrean, 'Memoriaren plaza' ekimenean /Arizmendi
Lourdes Herrasti, ezkerrean, 'Memoriaren plaza' ekimenean / Arizmendi

Europa mailako arkeologiaren ikerkuntzan diharduten profesionalen bilgune garrantzitsuenetarikoa da. Zazpi hitzaldi eraman dituzte

Aranzadiko Historiaurrea, Arkeologia Historikoa eta Antropologia Fisikoko sailetako hainbat kidek haien ikerketen emaitzak aurkezteko aukera izan dute aste honetan zehar, Bartzelonan egiten ari den Europar Arkeologoen Nazioarteko Biltzarraren baitan (EAA ingelesez).

EAA urtero antolatzen duten ekimena da, eta Europa mailan arkeologiaren ikerkuntzan diharduten profesionalen bilgune garrantzitsuenetarikoa. Hori dela eta, mundu mailan egiten diren proiektuak ezagutu eta norberarenak aurkezteko plataforma bikaina da, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak momentuan dituen lan-ildoak ezagutaraztea du helburu.

Aranzadiko ikertzaileen ekarpenak aurten ugariak izan dira: Saio tematiko bat antolatu dute, sei aurkezpen eta poster bat, beti estatu mailako eta nazioarteko unibertsitateekin elkarlanean.

Guztira, zazpi hitzaldi egin dituzte; 'Crafts during the Bronze Age: pottery technology in San Adrian (Gipuzkoa)', Izaro Quevedoren aurkezpen orala; 'Open air sites in coastal environments during the late Prehistory: Uribe Kosta', Miriam Cubasen aurkezpen orala; 'On the boundary: first steps to decipher the long-term dietary change produced by the introduction of agriculture in Iberia', Miriam Cubasen aurkezpena; 'How do women die? archaeology of the repression towards women' Lourdes Herrastirena; 'The interest of integrating geophysics on archaeological investigations: the Roman settlement case at Artzi (Navarre)', Ekhine García eta Oihane Mendizabalek aurkeztutakoa; 'No perfect plan in archaeological geophysics. Assuming the unexpected in survey strategies', Ekhine Garcíarena; eta, azkenik, 'San Adrian/Lizarrate cave (Gipuzkoa, Basque Country): highland human settlement', Alfredo Moraza, Manu Ceberio eta Jesus Tapiaren posterra.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos