Ane Gantxegi Agirrek sortutako 'Loturak' bideopodcasta saritu dute
Gurasoen banaketak eragiten dituen ondorioei buruzko gogoeta eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu lanak
J. A.
Lunes, 20 de octubre 2025, 12:23
Gurasoen banaketak eragiten dituen ondorioei buruzko gogoeta eta sentsibilizazioa sustatzeko Ane Gantxegi Agirrek sortutako 'Loturak' bideopodcastak jaso du Kazetariak-Deusto Komunikazioko eta Kazetaritzako Gradu Amaierako Lan Onenaren saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak ematen dute sari hau Komunikazioko graduko ikasleen talentua, zorroztasuna eta zerbitzu publikorako bokazioari aitortza egiteko antolatua.
Publicidad
Asier Leoz Aizpuru irakaslea izan du tutore lan irabazlearen egileak. Epaimahaiak nabarmendu nahi izan du lanak erakutsi duen «sakontasuna eta gaia lantzeko ausardia: kazetaritzan eta komunikazioan behar-beharrezkoa da ausardia». Halaber, epaimahaikideak bat etorri dira «gaia aukeratzeko sena eta tratamenduaren koherentzia, bideopodcastaren gidariaren sentsibilitatea, elkarrizketatuen aukeraketa egokia eta elkarrizketen maila ona» azpimarratzean.
Epaimahaikideak izan dira Amaia Goikoetxea, Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoko Presidentea eta Lehendakaria; Amaia Fano, Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoko Presidenteorde eta Dekanordea; Jaime Otamendi, EiTBko kazetaria eta Donostia Kulturako zuzendaria; Arantxa Iraola, Berria egunkariko kazetaria; Juan Pagola, Komunikazioko graduko irakaslea eta Elixabete Perez Gaztelu Komunikazioko graduko irakaslea eta Gradu Amaierako Lanen koordinatzaileizandakoa hainbat urtez.
Sari honen bigarren edizioa da, eta bi erakundeek ikasleen ahalegina, talentua, zerbitzu publikorako bokazioa, sormena eta kazetaritzaren zorroztasuna saritu izan nahi dituzte. Deustuko Uniberstitateko Komunikazioko Graduko ikasleak aurkeztu ahal izan dira, beti ere GRALa gradu horretan egin badute 2024-2025 ikasturtean, EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, eta gutxienez 9ko kalifikazioa lortu badute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión