Amaitu dituzte auzolandegietako lanak 150 gazteek

Agurainen lanean ibilitako lagun taldea/Irekia
Agurainen lanean ibilitako lagun taldea / Irekia

Besteak beste, adineko pertsonei arreta emateko eta dinamizatzeko, ondare historikoa eta naturala berreskuratzeko edo bizikletan ibiltzeko bide berriak zabaltzeko lanak gauzatu dituzte, eduki sozialeko lanak eta baita denbora librea eta bestelako kultura- eta kirol-jarduerak ere

DVDonostia

Zortzi Auzolandegitan jardun duten Euskadiko herrietatik eta beste erkidego eta Europako eskualde batzuetatik etorritako 150 gaztek euren udako egonaldiak amaitu dituzte. Besteak beste, adineko pertsonei arreta emateko eta dinamizatzeko, ondare historikoa eta naturala berreskuratzeko edo bizikletan ibiltzeko bide berriak zabaltzeko lanak gauzatu dituzte. Abuztuaren 15ean amaituko da Arabako Valderejoko Parke Naturaleko ingurumen-arloko esperientzia. Bertan, Europako hainbat lekutatik hurbildutako zenbait gaztek jardun dute.

Auzolandegiek balio izan dute gazte-talde batzuek euren oporretako hamabost egun aterpetxetan egonaldia partekatzeko. Bertan, eduki sozialeko lanak burutu dituzte, denbora librea eta bestelako kultura- eta kirol-jarduerak egikarituz.

«Valderejokoaz gain —etzi amaituko da—, hainbat auzolandegi ingelesez egin dira, adibidez, Aguraingoa (Araba) —Pedrokoko hezegunea eta Aguraingo ingurune berdea berreskuratzen, garbitzen eta errebalorizatzen jardun dute—; 'Lemoatx 1937' izeneko Lemoakoa (Bizkaia). Bertan, arkeologia-lanak burutu dituzte, 1936-1939 gerra zibileko ondarea eta memoria historikoa berreskuratuz», zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok.

Arraia-Maeztuko (Araba) auzolandegian San Ildefonso asfalto-fabrikan berreskuratze arkeologikoko lanak egin dituzte; Lekeitiokoan (Bizkaia) Uribarren Abaroa Egoitzako adineko pertsonekin dinamizazio soziokulturaleko ekintzak burutu dituzte; Sopuertakoan (Bizkaia) bizikletentzako bide bat eraiki dute; 'Taper solidarioa' izeneko Zamudiokoan (Bizkaia) gizarte-ekintzako lanak burutu dituzte; eta Bergarakoan belaunaldien arteko trukatzea egin dute Mizpirualde Egoitzan. Guztietan dibertsitate funtzionala duten gazteek hartu dute parte. Guztira, 180 gaztek eta hauen arretaz arduratu diren pertsonek jardun dute.

Abuztuaren 15ean, osteguna, amaituko da Villamardones-ko eremua egokitzeko eta iturria berreskuratzeko hogei gazte burutzen ari diren esperientzia. Eremu hori 900 metroko altueran kokatua dago, Arabako Añanako Kuadrillako Valderejoko Parke Naturalean.

Temas

Euskera