Alokairuak eta trafiko isunak, internet bidez gehien ordaindutako administrazio tramiteak

Egun, 200 dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ordainketa-plataforma honi atxikitako erakunde publikoak/Sara Santos
Egun, 200 dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ordainketa-plataforma honi atxikitako erakunde publikoak / Sara Santos

Aurtengo lehen seihilekoan, 'Nire ordainketa' plataformak inoiz baino likidazio kopuru handiagoa izapidetu du

DVDonostia

Eusko Jaurlaritzak 295.000 ordainketa baino gehiago izapidetu ditu Interneteko pasabidearen bitartez, inoizko zifrarik altuena. 'Nire ordainketa' da atxikitako edozein herri-administraziorekin herritarrek egin behar dituzten izapide guztiak internetez ordaintzeko pasabidea. Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, 295.527 ordainketa izapidetu dira, guztira 65.805.273,53 euroko zenbatekoaz.

Aurtengo lehen seihilekoan, beraz, plataformak inoiz baino likidazio kopuru handiagoa izapidetu du Euskadiko Herri Administrazioari lotutako tramiteetan: ordainketa gehienak Bizilagun Eusko Jaurlaritzako etxebizitzen alokairu-zerbitzuko fidantzen gordailuen likidazioei buruzkoak ziren. Nabarmentzen dira, halaber, trafikoko tasak eta isunak ordaintzea.

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak izan du zenbateko handiena urtarrilaren 1etik ekainaren 30era egindako izapideetan: 19.941.974,93 euro guztira.

Egun, 200 dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ordainketa-plataforma honi atxikitako erakunde publikoak: Euskadiko Herri Administrazioa IVAP, Kontsumobide, Lanbide, Osalan eta Eustat tartean direla, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, hiru lurraldeetako toki-erakundeak, eta beste 16 erakunde jaulkitzaile. Horien tartean dira Uraren Euskal Agentzia, Iltzarri, Eusko Legebiltzarra, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa, Osakidetza edo Etxepare Euskal Institutua.

Euskadiko hamar finantza-erakunde nagusiak ordainketa-pasabideari atxikirik daude eta, beraz, ordainketa guztiak haien bitartez egiten dira 2018an, ordainketa gehienak Kutxabanken bidez egin ziren: guztira, 266.655 likidazio, 49.844.729,55 euroko guztizko zenbatekoaz. Erakunde horietako batean ere bezero ez diren pertsonek Visa, Mastercard eta Maestro txartelen bitartez egiten dituzte ordainketak.

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu hau 2000. urtean sortu zen eta, orduan, ordainketa-plataforma aitzindaria izan zen Estatuan. Egun, 'Nire ordainketa' edozein gailutatik eskura daiteke.

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gogora ekarri duen bezala, 'Nire ordainketa' «administrazio elektronikoaren bultzada bat da, eta zerbitzu publikoa modernizatzeko apustua, herritarrei eraginkortasunez erantzuteko, orain leihatila batera joan gabe ordain baititzakete haien izapideak. Era horretan, lortzen dugu herritarrek denbora eta ahaleginean aurreztea, eta sentitzen dute administrazioa egunean 24 orduz dutela eskueran urteko 365 egunetan».

Temas

Euskera