Borrar
Harrera oso ona izan zuen sagardo erabat arabarrak aurkezkepean dastatzeko aukera izan zutenen artean. euskal sagardoa

Alaba, Euskal Sagardoaren 'ahizparik' gazteena

Horrela izendatu dute Kuartango sagardotegian aurkeztu berri duten sagardoa, bertako sagar motekin egina

m. imaz

Igandea, 25 abendua 2022, 13:29

Comenta

Euskal Sagardoa jatorri deiturak bost urte eta erdi bete dituen honetan -2017ko ekainean aurkeztu zen eta orduan hasi zen merkaturatzen, sagar gorri batekin identifikatuta-, 'ahizpa' berri bat bildu da familiara: Alaba izena jarri dioten Arabako sagardo berezia, lurralde horretako sagarrez egina.

Izan ere, Euskal Sagardoa jatorri deituraren ezaugarri nagusia sagarraren jatorria da, eskaintzen duen kalitate-bermea lortzeko %100 bertako sagarra erabili behar baita. 115 sagar mota daude baimenduta eta horiexek jartzen dituzte 248 ekoizleek Euskal Sagardoa egiten duten 48 sagardotegien esku. Horrenbestez, sagardogile asko ari dira irizpide horien araberako sagardoa ekoizten eta merkaturatzen, baina soilik Arabako sagar motak erabiltzearen aldeko urratsa Zuhatzu-Kuartangoko Kuartango sagardotegian egin dute, sagardogintzan urteak daramatzan Benito Peciñaren eraginez.

Kuartangok lehendik ere eskaintzen du izen bereko Euskal Sagardoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagarrak erabilita ekoitzia. Azken urteetan Arabako sagarrak landatu ditu, horien ekarpena handiagoa izan dadin, eta soilik sagar arabarrez egindako Alaba ere ahalegin horren emaitza da.

Izan ere, Greñas, Udare sagarra, Mocetas eta Quesica sagar motak erabili dituzte kopan dastatzea gomendatzen duten sagardo 'lurrintsu eta ahoan orekatu' hau ekoizteko. Aurreneko saioaren emaitza ez da handia izan kopuari dagokionez, 1.000 botila inguruko edizio mugatua izan baita estreinakoa, baina ekoizpena handitzen jarraitzea da asmoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alaba, Euskal Sagardoaren 'ahizparik' gazteena

Alaba, Euskal Sagardoaren 'ahizparik' gazteena