Ahoskera hizpide, «ahozkotasunaren ertzak lantzeko»

Artium Museoan izango da jardunaldia/Euskaltzaindia
Artium Museoan izango da jardunaldia / Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak Gasteizen antolaturiko biltzarrean ahozko komunikazioa landuko dute, Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren baitan antolatuko duen laugarren jardunaldi akademikoan

«Ahozko komunikazioaren ertzak lantzeko» jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Artiumen, otsailaren 14rako. Hiru hitzaldik osatuko dute egitaraua, eta gero solasaldia egingo dute Gorka Lazkano 'Errementari' filmeko euskara arduradunarekin.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko laugarren jardunaldi akademikoa Artium Museoan izango da, goizeko 09:00etatik 13:45etara. Egitaraua osatuko duten hiru hitzaldietan ahoskera arautu edo irakas daitekeen, eta ahoskerak nola ikasi aztertuko dute, aditu bakoitzak bere ikuspuntutik.

'Ahoskera arautu eta i(ra)kas al daiteke?' hitzaldia Miren Lourdes Oñederra Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko buruak berak eskainiko du; 'Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?', Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du; eta 'Nola ikasi ahoskerak' du izenburu Julia Marín antzerki-itzultzaileak egingo duen hausnarketak.

'Eta ahoskera zer?' lelo orokorraren pean antolatu dute jardunaldia, «ahozko komunikazioaren ertzak lantzeko». Oñederrak berak adierazi duenez, «jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... Azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena».

Hitzaldien ostean, zinema eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egingo dio Oroitz Jauregi Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kideak, Gorka Lazkano 'Errementari' filmeko euskara arduradunari.

Jardunaldiokin, Akademiak sortu nahi du elkarrizketa hizkuntzaren erabilera «osasuntsuaren inguruan», Oñederrak nabarmendu duenez. «Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi», gaineratu du.

«Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998an kaleratutako EBAZ araua (Euskara Batuaren ahoskera zaindua) argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo-mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik», gehitu du Oñederrak.

Euskaltzainak argitu du jardunaldian saiatuko direla «arazoei alderdi teorikotik eta praktikotik eusten», eta aurreratu du begiratu «lasterra» euskaraz gainerako hizkuntzekin gertatzen denari, «gure arazoa hizkuntzalaritzaren testuinguru orokorrean kokatzeko xedez».

Hasiera ekitaldian parte hartuko dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Lourdes Oñederra Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburuak, Igone Martínez de Luna Arabako Euskara foru diputatuak eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udaleko Euskara zinegotziak.

Hiru hitzaldik osatuko dute jardunaldiaren bizkarrezurra: «Ahoskera arautu eta i(ra)kas al daiteke?», Lourdes Oñederrak eskainiko duena; «Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?», Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibertsitateko irakasleak eskainiko duena; eta «Nola ikasi ahoskerak», Julia Marín antzerki itzultzaileak eskainiko duena.

Ondoren, zinemari eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egingo dio Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano «Errementari» filmeko euskara arduradunari.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, jardunaldiaren «helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien eta, azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena».

«Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi. Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998an kaleratutako EBAZ araua (Euskara Batuaren ahoskera zaindua) argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik», gaineratu du.

Euskaltzainak argitu du jardunaldian saiatuko direla «arazoei alderdi teorikotik eta praktikotik eusten», eta aurreratu du begiratu «lasterra» euskaraz gainerako hizkuntzekin gertatzen denari, «gure arazoa hizkuntzalaritzaren testuinguru orokorrean kokatzeko xedez».

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos