Mugikorrean Elia sistema kontsultatzen ari den erabiltzaile bat

Ahots bidezko itzulpenak eskainiko ditu Elhuyarrek

Teknologia. ·

Elia izeneko baliabidea entzuteko eta hitz egiteko gai izatera iritsi da eta guk aukeratutako hizkuntzan emaitza audio bidez eman diezaguke

Gaizka Lasa

San Sebastián

Miércoles, 29 de enero 2025, 18:38

Iritsi da itzultzaile automatiko bat entzuten eta hitz egiten ikusteko garaia. Elia izeneko Elhuyarren baliabideak aukera hori eskaintzen du punta-puntako hiru teknologia uztartuta: batetik, hizketa-ezagutza (transkripzioa); bestetik, itzulpen automatikoa (itzulpena); eta azkenik hizketa-sintesia (ahotsa). Iaz Elia sistemak itzulpenak entzuteko aukera eskaini zuen eta orain ahots bidezko itzulpenak egiteko ere ematen du bidea. Ahots bidezko itzulpenak egiteko aski da mikrofonoaren irudia duen botoia sakatzea, hitz egingo diogun hizkuntza aukeratzea eta hitz egiten hastea. Elhuyarren berrikuntza honek emaitza testu bidez edo audio bidez emango digu guk aukeratutako hizkuntzan.

Publicidad

Ahots bidez itzulpenak egiteko aukera sei hizkuntzatan erabil daiteke. Oraingoz, webgunean dago erabilgarri funtzionalitate hau; aurrerago, mugikorretako eta mahaigaineko aplikazioetan ere erabili ahal izango da.

Honez gain, Eliak itzulpenak baloratzeko funtzionalitate berria jarri du martxan. «Baloratu itzulpenak» funtzionalitate berri honekin, erabiltzaileek aukera izango dute itzulpen bat egokia den ala ez adierazteko. Hatz lodia gora eta hatz lodia behera emotikonoak erabiliz baloratuko dute itzulpenaren kalitatea. Bloga ere izango du eta honenbestez erabiltzaileek aukera izango dute plataforman bertan funtzionalitate guztien berri izateko.

Teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa da hainbat esparru formal eta ez formaletan. Elhuyarren arabera, Eliaren erabilerak gora egin du eta azken urtean %42 igo da. Hemendik aurrera, ordea, entzuten eta hitz egiten ere ikusiko dugu itzultzaile automatiko hau.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad