Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko hiru irteera

Arrano arrantzalea Txingudin/José Manuel Grandío
Arrano arrantzalea Txingudin / José Manuel Grandío

Uztailaren 12 eta 26an, abuztuaren 9 eta 23an eta irailaren 6an egingo dira behaketa saioak Urdaibai Bird Centerrek antolatuta

DVDonostia

Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak eskainiko ditu udako oporretan. Hegazti harraparia da, bere elikadura arrainetan oinarritzen da eta mundu osoan zehar aurki daiteken espeziea da. Hain zuzen, Euskal Herrian habia egiten zuten garai batean. Egun desagertuta dago finkatutako espezie bezala, nahiz eta ohiko bisitariak diren. Uztailaren 12 eta 26an, abuztuaren 9 eta 23an eta irailaren 6an egingo dira behaketa saioak.

2013 eta 2017 urteen artean, Eskoziatik ekarritako 60 arrano gazte askatu ziren. Arrano gazte horiek 'Highland Wildlife Foundation' taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten 3-4 aste zituztenean. Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren.

Aurten 5 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak aurten izango dira: uztailaren 12tik irailaren 6ra. Irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako.

Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira, besteak beste.

Temas

Euskera