Borrar
Arizmendi

AEK-k mintzapraktika programetan izena emateko epea ireki du

Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskainiko dira, hala nola astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin, tailer, hitzaldi, kantulagun edo 'irakurzale kluba' ekimenak

Larunbata, 18 iraila 2021, 18:18

Comenta

Azken urteotan bezala, 2021-2022 ikasturteari begira AEK-k mintzapraktika programak eskainiko ditu eta jada zabaldu du haietarako izena emateko epea. Interesatuek inguruko euskaltegi, euskara elkarte edo euskara zerbitzura jo dezakete, edota AEKren web orrian topatuko duten fitxa bete.

AEK-k jakinarazi duenez, Praktikatu zerbitzutik eskura jarriko diren aukerak bat baino gehiago izango dira: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak, etab. «Denetan sentituko zara primeran, nork bere helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea», adierazi dute AEKtik.

Halaber, gogoratu dute «oso egoera berezian» gaudela, osasun krisiak eraginda, eta, hori dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko direla. Horren haritik, eta aurrez aureko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu ziren egitasmoei jarraipena emango die AEK-k, eta urriaren amaieran sareko taldeetan parte hartzeko aukera zabalduko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AEK-k mintzapraktika programetan izena emateko epea ireki du

AEK-k mintzapraktika programetan izena emateko epea ireki du