Zahartze osasuntsua eta gizarte ekonomia, besteak beste, mahai gainera

Gaixotasun aurreratuen zaintza ere aztertuko dute Iruñeko Kondestable Jauregian/Vicent Vicens
Gaixotasun aurreratuen zaintza ere aztertuko dute Iruñeko Kondestable Jauregian / Vicent Vicens

Gainera, gaixotasun aurreratuen zaintza eta demokraziarako bideak ardatz duten ikastaroak ere eskainiko dituzte

Adimen lokartuak, zahartze osasuntsua, gaixotasun aurreratu eta terminalen zainketa, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa eta demokraziarako bideak Estatuan dira nafar unibertsitatean aste honetan landuko dituzten gaiak, irailaren 10etik 15era, Iruñako eta Tuterako UHUN eta Kondestable Jauregian.

Zehazki, Iruñeko UHUNek antolatutako, 'Adimen lokartuak', irailaren 10etik 13ra egingo dute Iruñeko UHUNeko egoitzan; Nafarroako Unibertsitatearen eskutik 'Zahartze osasuntsua: telomeroei begirada bat' eta 'Gaixotasun aurreratu eta terminalen zainketa' ikastaroak, irailaren 11tik 13ra, Kondestable Jauregian; Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskainitako 'Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa' ikastaroa, irailaren 12tik 15era izanen da Iruñeko Kondestable eraikinean; eta Tuterako UHUNek (UNEDek) antolatutako 'Demokraziarako bideak Espainian', irailaren 13an, unibertsitateak Tuteran duen egoitzan.

'Adimen lokartuak' ikastaroan, pertsona guztiek bizitzako egoerei zein zailtasunei aurre egiteko dituzten, baina zenbaitetan erabiltzen ez diren edota ezezagunak diren gaitasunak aztertuko dira. Adimen lokartuak izendatzen dira izan eta alboratuta edo erabili gabe norberak izaten dituen gaitasunak. Ikastaroan hausnarketa egingo da horren inguruan, gaitasunak iratzartzeko ereduak aztertu eta eguneroko bizitzan gehitzeko bideak emanez, duintasunez eta osotasunez bizi ahal izateko.

Zahartzea, ekonomia eta historia

'Zahartze osasuntsua: telomeroei begirada bat', ikastaroak honako galdera interesgarri hauek izango ditu abiapuntu: Zer dira telomeroak?, Zertan datza zahartzea?, Zer gertatzen da telomeroekin minbizia garatzean, geldi daiteke?, Telomeroak mantentzen laguntzeko sendagairik ba al dago?, Zein eragin du gure bizitzeko moduak eta dietak? Gaixotasun eta dietan interesa duen edonori dago zuzenduta.

'Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa', zainketa aringarrietan espezializatuak diren profesionalek eskeiniko dute, eta gaixotasun aurreratu edota terminala duen pertsona baten zaintza eta laguntza aztertuko dira. Adituen azalpenetatik abiatuta, elkarrizketa eta hausnarketarako gunea sortzea du xede ikastaroak, partaideek beraien iritzi eta bizipenak azaltzeko tartea eskainiz. Gaixotasun aurreratuetan interesa duen edonork eman dezake izena ikastaroan.

Ekonomia soziala eta solidarioak gizarte eta ekonomi garapenean nola nabarmen laguntzen duen aztertuko dute, bestalde, 'Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa' ikastaroan. Gizarte plurala, parte hartzailea, demokratikoa, justua eta solidarioa sustatuz. Sektore ekonomikoa, beraz, XXI. mendearen hasieran antolatutako gizarte zibilaren funtsezko osagaia bihurtu da. Ekonomia soziala eta solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenak ezagutzera ematea izanen da kurtso honen helburu nagusiena. Ekimen horiek heziketa akademiko eta zientifikoan aditu diren profesionalek aukeztuko dituzte.

Azkenik, 'Demokraziarako bideak Espainian' ikastaroan, Trantsizioa izango dute aztergai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos