FELIX MORQUECHO

2023an Gipuzkoako industrian eragin handiena izango duten zibersegurtasun joerak identifikatu ditu ZIURek

Konektatutako gero eta gailu kopuru gehiago egotea, zibersegurtasuna telelanean, adimen artifizialaren garapena eta zibersegurtasunaren kulturaren sustapena azpimarratu ditu

Miércoles, 28 de diciembre 2022, 16:09

2022an zehar 200 enpresa baino gehiagok hartu dute parte prestakuntza eta sentsibilizazio tailerretan eta saioetan eta hauek lagundu dute 2023rako diagnostikoa egiten zen bide berriak irekitzen, esaterako lankidetzan bultzatu diten lau proiektu.

Publicidad

ZIURren ustez industria-inguruneko eraldaketa digitalaren prozesuak izan duen bilakaerak, askotan sistema tradizionalekin batera erabiltzen diren teknologia berriak sartu direla erakusten du. Hori dela-eta urte berriari begira egindako txostenak industriaren eremuan eragin berezia izango duten lau joeratan arreta jartzea gomendatzen du, horiek baitira zibererasoen aurkako babesean kontuan izan beharreko esparru nagusiak:

Lau esparru nagusiak

  1. 1

    Konektatutako gero eta gailu kopuru gehiago egotea

  2. 2

    Zibersegurtasuna telelanean

  3. 3

    Adimen artifizialaren garapena

  4. 4

    Zibersegurtasunaren kulturaren sustapena

Erakundeen sistemek industria-erakundeetan dauden informazio-iturri edo gailuekin duten konexioa eta integrazioa areagotzeak, eta industria-sektoreko erakundeen barruan komunikazio-teknologia berriak erabiltzen hasteak, zibergaizkileek erabil ditzaketen eraso-bektore berriak agertzea ekarri du. Horrela, Koldo Peciña ZIUReko zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, «zibererasoak gero eta ohikoagoak eta zuzenagoak dira, batez ere industria sektorearen barruan, sektore horretako eragiketa asko kritikoak direlako».

Telelanaren esparruan, industriaren sektorean beharrezkoa izango da zibersegurtasun neurri berriak sartzea, eta jarduera profesionala garatzeko modu horrekin erlazionatutako arriskuak identifikatzeko eta arintzeko prozesuan sakontzen jarraitu beharko da, izan ere, industriaren sare informatikoaren ahultasunean eragina izan baitezake.

Azkenik, enpresen plantilletan kontzientziazio kanpainak etengabe hedatzea zibersegurtasunerako oinarrizko mekanismoa da, izan ere, sistemen erabilerarekin erlazionatutako arriskuak ezagutzeko, eta, batez ere, zibereraso bat jasoz gero nola jokatu jakiteko aukera ematen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad