Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Arregi alkatea, Jakineko Torrealdai eta Agirre, eta UEUko Alegria.
'Euskara, generoa, jatorria, eta klasea gurutzatzen diren lekua'

'Euskara, generoa, jatorria, eta klasea gurutzatzen diren lekua'

Gai honi buruz izango da Jakin Jardunaldia, uztailean Usurbilen

El Diario Vasco

Miércoles, 31 de mayo 2017, 21:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua» izenburuaren pean, Jakin Jardunaldia egingo da uztailaren 13 eta 14an Usurbilgo Artzabal egoitzan. Udako Euskal Unibertsitatea eta Usurbilgo Udala izan ditu Jakinek lankide.

Bertako udalarekin hiru urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Jakinek eta UEUk. Horrela, UEUren udako ikastaroen baitan Jakin Jardunaldiak antolatuko dira, eta ohiko ikastaro formatuaz gaindi, kultura programazioarekin osatuko da jardunaldia, bisita gidatu eta kontzertuekin.

Lorea Agirre 'Jakin' aldizkariaren zuzendariak esan duenez, feminismo intersekzionalaren ikuspegitik antolatu da jardunaldia. Lehen egunean, Mari Luz Esteban EHUko irakasle eta antropologoa, Ignazio Aiestaran EHUko irakasle eta filosofoa, Maria Reimondez Galiziako idazle eta itzultzailea eta Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakaslea ariko dira. Bigarren egunean, berriz, beren bizipenak agertuko dituzte lagun hauek: Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko zuzendariak, Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasle eta kulturartekotasunean adituak eta Tarana Karim SOS Arrazakeria elkarteko kideak. Ondoren, mahai-inguruan elkartuko dira, eta Jessica Chalampuente kitxua eta Aminata Diop Seck senegaldarra batuko zaizkie. Jardunoi bukaera emateko, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek entzundakoa laburbilduko dute bertsotan.

Ikastaroa dohainik da, baina izen eman beharra dago. Jadanik bete egin da, baina itxaron zerrenda sortu dute.

Topagune honek «aukera ederra» eskaintzen duela ziurtatu du Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, «hausnarketarako, eztabaidarako eta gaietan sakontzeko» bide ematen duelako. Xabier Arregi Usurbilgo alkateak, berriz, esan du «ilusio handiz» hartu duela lankidetza hau, eta «Usurbilek eskaintza kultural propioa eraiki nahi duela; kultura tradizio handiko herria baita, eta hiriaren periferian egonda ere, Usurbil badelako nor, gai honekin interesa izango duen herritar, pentsalari, aditu eta arituak etorri daitezen nahi dugu».

Uztailaren 13an, ostegunean, Harria-Hitz Usurbilgo herriaren eta euskal kultura garaikidearen arteko loturari buruzko bisita gidatua egingo da 18:00etan (Artze anaiak, Mikel Laboa, Tapia anaiak). Bisitariek Jose Luis Zumeta margolariaren Arte Estudioa ezagutzeko aukera izango dute ondoren. Gauean, berriz, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaiza musikariek elkarrekin eskainiko dute emanaldia, eta La Basuk hartuko die lekukoa Mikel Laboa plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios