Urteko 500 tesien marka gainditu du EHUk

Tesi guztietatik 155 nazioartekoak izan ziren, eta 53 euskaraz defendatu zituzten, 2015eko datuak hobetuz

EL DIARIO VASCO

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2016ko doktore berriak izendatuko ditu eta 2013-14 ikasturteko doktoregoko sari bereziak banatuko ditu ostiralean. Guztira, iaz 282 emakumek eta 243 gizonek irakurri zuten tesia EHUn eta, horrela, 2016an 525 tesi burutu ziren EHUn, lehen aldiz urteko 500 tesien marka gaindituz.

Doktore berri guztien %21 atzerritarra da. Tesien eta jakintza arloen arteko loturari dagokionez, Zientzietako 133 tesi irakurri ziren, Ingeniaritza eta Arkitekturako 77, Osasun Zientzietako 87, Gizarte eta Lege Zientzietako 124 eta Arte eta Giza Zientzietako 104. Tesi guztietatik 155 nazioartekoak izan ziren, eta 53 euskaraz defendatu ziren, 2015eko datuak hobetuz.

Halaber, 2013/14 ikasturteko doktoregoko 45 sari bereziak banatuko dira ekitaldian. Sari hauek cum laude tesiei ematen zaie, nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik.

Nekane Balluerka EHUko errektorea izango da arratsaldeko 18:00etan hasiko den ekitaldiaren buru. Jose Ignacio Armentia Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak aurkezpena egingo du, eta Rafael Aviles Gonzalez EHUko Ingeniaritza Mekanikoaren arloko katedradunak "Algunas reflexiones sobre la utilidad, evolución y perspectivas de la investigación para el diseño de máquinas" ikasgaia emango du. Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean.