Borrar

'BatZuk' indartsu eta zabal bat eraikitzeko bidean

Gizarte eragile eta erakundeetako ordezkari ugarik egin zuten bat 20. Korrikarekin ostegun iluntzean Bilbon egin zen aurkezpenean

El Diario Vasco

Jueves, 23 de marzo 2017, 20:51

Herriz herri, plazaz plaza, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, bizkortzen eta berotzen doa datorren ostegunean, martxoak 30, Otxandion abiatuko den 20. Korrikarako atzera kontaketa. Ostegun iluntzean, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena hasteko astebeteren faltan, Korrikaren aurkezpen soziala egin zuten AEK eta Korrikaren arduradunek Bilbon, gizarte eragileekin, erakundeetako ordezkariekin eta hainbat lagunekin batera partekatzeko «20. edizioak sorrarazten digun poz eta harrotasuna».

Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu zeb BBK Aretoan. Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta 'BatZuk, euskararen lau aurpegi' dokumentalaren laburpenaren bitartez. Asier Amondo Korrikaren arduradunak esan zuen ordua heldu dela «Euskal Herri osotik, gelditu gabe, Iruñeko bukaeran ezagutuko den mezu ezkutuaren lekukoa eskutik eskura ibiltzen hasteko».

Bestalde, lasterketa erraldoian sortzen den elkarlanaren ideia azpimarratu nahi izan zuen Mertxe Mugikak, AEK-ren koordinatzaile nagusiak: «Gure erronka elkarrekin egitasmo bat abian jartzea izango da, hurrengo Korrika baino lehen bidea eta helmuga idatzita egon daitezen; hori bailitzateke ekarpenik onena BatZuk indartsu eta zabal bat eraikitzeko!». Lelo hau hizpide, oholtzara Gotzon Barandiaran olerkaria eta Irati Erkizia bertsolaria ere igo ziren, beste hizkuntza batean jaio eta euskarara hurbildu diren lau ikaslerekin batera: David Cascan (galego eta gaztelera), Albae Morrell (katalana), Anna Paola Loi (italiera) eta Aziz Messaoudi (arabiera). Mintzairak bizitzeko modu ezberdinak daudela berretsi dute; berezitasun guztien artean jokamolde unibertsalak ere badaudela. Aurkezpen sozialari amaiera emateko gonbidatu eta parte-hartzaileek solaserako tartea izan zuten.

Besteak beste, eragile eta ordezkari hauek bertaratu ziren, arloka: erakundeak (Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, HABEko, EHUko eta Euskaltzaindiko ordezkariak); eragile politikoak (Andoni Ortuzar EAJren lehendakaria eta EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSE-EE alderdietako ordezkariak); herri mugimendua (Bilboko Konpartsak, Gure Esku Dago, EH 11 Kolore, Etxerat, EHIGE, BIGE); sindikatuak (ELA, LAB, EILAS, CCOO); euskalgintza (Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskarari, Ikastolak eta euskaltegietako ordezkariak) eta eragile kulturalak eta artistak (Porrotx pailazoa, Ilaski Serrano telebista-aurkezlea, Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko kidea, Bertsozale Elkartea, Elkar, EIDABE...).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'BatZuk' indartsu eta zabal bat eraikitzeko bidean