Iñaki Goirizelaia, PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria

Iñaki Goirizelaia, PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria

2011az geroztik ardura hori izan duen Joan Mari Torrealdaik azken urteotako balorazioa egingo du asteazkenean Bilbon

EL DIARIO VASCO

Lehendakari berria du PuntuEUS Fundazioak, oraintsu arte UPV/EHUko errektore izandako Iñaki Goirizelaia. 2011 urteaz geroztik ardura hori zuen Joan Mari Torrealdairen eskutik hartuko du lekukoa Goirizelaiak.

Hain zuzen ere, PuntuEUS Fundazioak 2016-2020 Plan Estrategikoa landu du komunitatearen parte-hartzearekin. Plan Estrategiko honetan datozen urteetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dira, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak finkatuz. Horrez gain, patronatua berritu egin da eta lehendakaria ere aldatu da.

Xehetasunak asteazkenean eskainiko dituzte Bilbon egingo den prentsaurrekoan. Bertan, Joan Mari Torreladaik azken urte hauetako balorazioa egingo du, patronatu berria aurkeztuko da eta Iñaki Goirizelaiari pasako dio lekukoa.

Iñaki Goirizelaiak PuntuEUS 2020 Plan Estrategikoa ezagutzera emango du Fundazioaren erronkak aurkeztuz. Horrez gain, Josu Waliñok indarrean sartuko den prezio-politika aurkeztuko du. Domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jeistea lortu baita.