Apirilaren 4an helduko da Korrika Gipuzkoara

2015ean Gipuzkoa elurtuak hartu zuen Korrika martxoaren amaieran. /
2015ean Gipuzkoa elurtuak hartu zuen Korrika martxoaren amaieran.

AEKk aurkeztu duen ibilbidearen arabera, Lizartzan barrena sartuko da, astearte goiz bateko 06:51ean

EL DIARIO VASCO

Martxoaren 30ean Otxandiotik irten eta lau egunera helduko da 20. Korrika Gipuzkoara, asteartearekin datorren apirilaren 4an. Sarrera goiztiarra egingo du, 06:51ean, Lizartzan barrena, arrratsaldeko 19:00ak aldera Donostiara heltzeko.

Korrikaren 20. edizioaren ibilbidea ezagutarari du AEK-k. Ohi denez, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean hasiko da aurtengoa, Bizkaian, Otxandio delarik euskararen aldeko lasterketa abiatzeko AEK-k aukeratu duen herria. Martxoaren 30eko arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta egun horretan bertan helduko dira korrikalariak aurreneko hiriburura, Gasteizera.

Korrikaren arduradunek jakinarazi dutenez, Arabatik jarraitu eta Nafarroara pasatu ondoren, iparralderantz abiatu eta apirilaren 2an Donibane-Garazi bigarren mugarrira helduko dira korrikalariak, goizeko 11:00ak aldera. Arratsaldeko 17:24ean Baionatik igaro, Lapurdi eta Nafarroa Beherea zeharkatu, eta Maule iragango du Korrikak, apirilaren 3ko 09:55ean.

Nafarroa Behera eta Garaiatik arineketan pasatu ostean, iparralderantz abiatuko da berriro Korrika, eta apirilaren 4an Donostiara helduko da, iluntzeko 18:45ean. Hurrengo egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea izango da nagusi, Bilbora heldu arte apirilaren 6an, 16:52ean.

Lurralde guztietatik igaro ostean, Euskal Herriko lekukoak hegoaldea eskuz esku zeharkatuko du apirilaren 9ko goizean bere helmugara heldu arte: Iruñea. Mezuaren irakurketa eta amaiera jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago, Sarasate pasealekuan.

Korrikaren 20. edizioa izango da aurtengoa, 'BatZuk' lelopean ('Bat egitera, zuk egitera, euskaraz'). Kilometroak erreserbatzeko aukera urtarrilaren 23an zabalduko da, eta interesdunek Korrika bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez dute, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.