Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria
Ikergaztek euskarazko zientzia produkzioa areagotzea bilatuko du

Ikergaztek euskarazko zientzia produkzioa areagotzea bilatuko du

2017ko maiatzean izango da biltzarra, Iruñean

El Diario Vasco

Jueves, 15 de diciembre 2016, 10:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 'IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz' biltzarraren bigarren edizioa antolatuko dute Iruñean, 2017. urteko maiatzaren 10, 11 eta 12an. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago, otsailaren 28ra arte.

Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Imanol Nuñez NUPeko Hizkuntzen goi mailako institutuko zuzendariak, Olatz Perez de Viñaspre IXA taldeko ikertzaileak eta Patxi Salaberri NUPeko katedradun eta biltzarreko arduradunak hartu dute parte biltzarraren aurkezpenean. Adierazi dutenez, ekimenaren helburuak "ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea" dira. Horretarako, hitzaldi orokorrak, ahozko aurkezpenak eta posterrak, eta tailerrak antolatuz.

Hitzaldiak interes orokorrekoak izango dira, euskarazko ikerketari eta baliabide orokorreko ikerketekin lotutakoak, antolatzaileek iragarri dutenez. Ahozko aurkezpenak eta posterrak ikertzaileek aurkeztutako ekarpenak azaltzeko egingo dira, eta tailerrak jakintza arloen arteko harremanak lantzeko tresna izango dira, mahai inguru, ekintza praktiko zein hitzaldi motakoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios