Borrar
Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Parlamentu-lexikoaren bateratza-lana egitea da helburua

El Diario Vasco

Jueves, 22 de enero 2015, 03:13

Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo. Parlamentuaren izenean Alberto Catalán presidenteak sinatu zuen, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenaren xedea da Nafarroako Parlamentuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza ezartzea, parlamentu-lexikoaren bateratze-lana egiteko. Lan horretan, Eusko Legebiltzarrak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko batzar nagusiek ere parte hartuko dute.

Hitzarmenean jasotzen den bezala, Nafarroako Parlamentuak euskarazko datu- eta agiri-base bat dauka, Legebiltzarreko zerbitzu teknikoek egindako itzulpen lanak gordetzeko beharraren ondorioz sortutakoa. Datu-baseak euskarazko terminologiako eta parlamentu-lexikoko balio handiko funts bat dauka, zeina kontserbatu eta gaurkotu nahi baita parlamentu-esparruko beste erakunde batzuekin ere lan eginez.

Euskaltzaindia hainbat erakunderekin lan bat egiten ari da, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan erabiltzen den parlamentu-lexikoa bateratzeko.

Horiek horrela, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Parlamentuak bat datoz "komenigarria eta beharrezkoa dela parlamentu-lexikoa bateratzea, amankomunean jarriz euskaraz egindako ahozko hitzaldien eta testuen tratamenduan eta itzulpenean espezializatutako unitate administratiboak dauzkaten zenbait erakundetan egindako lana, bai eta euskarazko testuak eta agiriak Euskaltzaindiak koordinatutako lantaldearen eskura jarriz ere".

Beraz, parlamentu-lexikoaren bateratze-lana xede, Nafarroako Parlamentuak Euskaltzaindiaren jarriko ditu erabilgarri dauden testuak, lexikoaren lematizazioari, etiketatzeari eta kasuko oharpen linguistikoari ekin diezaien.

Bestalde, hitzarmen horren ondorioz, Euskaltzaindiak garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa elikatzeko asmoz, Euskaltzaindiak erabili ahalko ditu Nafarroako Parlamentuak eskuratzen dizkion testuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute