Borrar

Korrikan parte hartzeko gonbitea luzatu dute Iruñean

AEKren euskaltegietan ari diren irakasle eta ikasleen lana babestu nahi izan dute hainbat eragilek

dv

Sábado, 17 de enero 2015, 15:19

Euskalgintzako eta beste hainbat alorretako ordezkari ezagunak bildu dira Iruñean AEKri atxikimendua adierazteko eta martxoaren 19an abiatuko den Korrikaren 19. edizioan parte hartzera gonbidatzeko.

40 urte daramatza AEK-k ia Nafarroa osoan herritar helduei zerbitzua eskaintzen. Milaka lagun pasa dira AEKren euskaltegietatik, eta horietariko batek, Andrea Itoiz iruindarrak hitza hartu du azaltzeko txikitan eskolan euskara ikasi ez, baina heldu aroan euskaldun bihurtu dela AEK bidelagun edukita. Beste lagun asko irakasle ari dira, horien izenean, Lizarrako Susana Bidartek azpimarratu du haien gogobetetzea dela ikustea euskaltegietara hurbiltzen diren herritarrak euskaraz komunikatzen direla.

Horretan aritu da, eta ari da, AEK, Nafarroa osoko herritar helduei euskara ikasten erabiltzeko aukerak ematen. Hala eta guztiz ere, AEKren Nafarroako euskaltegien koordinatzaileak, Alizia Iribarrenek, azpimarratu du oso garai gogorrak pairatzen ari direla: "Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika zitalak xedea du euskara guztiz zokoratzea". Euskaltegiei dagokienez, Gobernuak ez du inolako sustapenik edo planifikaziorik, eta azken 3 urteetan ez ditu berez oso eskasak ziren laguntzak banatu.

Ekitaldian, beste behin, bere lanarekin aurrera jarraitzeko, AEK-k lagun ugariren sostengua jaso du. Arlo desberdinetako pertsonak agerraldian izan dira, eta ikasleen zein irakasleen inguruan eseriz, haien babesa irudikatu nahi izan dute. Besteak beste, hauexek izan dira: Garbiñe Petriati (Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Zuzendaria), Paula Kasares eta Rosa Ramos euskara teknikariak, Roldan Jimeno eta Pablo Sotes, Unibertsitateko irakasleak, Iruñeko Udalerako EHBILDU zein GEROBAI-ko alkategaiak (Joseba Asiron eta Itziar Gomez, hurrenez hurren), Drogas eta Zuriñe Hidalgo abeslariak, Oier Sanjurjo futbolaria, Iñaki Perurena, Martinez de Irujo pilotaria, Ainhoa Aznarez PSN-ko kidea eta beste lagun asko.

Bertaratu diren guztiei, AEKren izenean, Mertxek Mugikak, erakundearen Koordinatzaile Nagusiak eskerrak eman nahi izan dizkie. "Ukatu nahi diguten arnasa herritarrek eta eragileek ematen digute, Euskal Herri osoan euskaltegien aldeko politikak eta laguntzak ez-nahikoak direlako; ezin larriagoak Nafarroan", esan du. Azpimarratu du AEK-k tinko eta indartsu jarraituko duela. "Herri hau euskalduna izanen bada, espazio guztiak euskaraz behar ditugu, zer esanik ez, helduona".

Hori dela eta, helduen euskalduntzean AEK-k egiten duen lana bultzatzeko gonbite zuzena eta zabala egin nahi izan dute 19.Korrikan parte hartzera. Horretarako, Koorrikaren arduraduna den Asier Amondok martxoan ospatuko den euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren leloan oinarrituta, euskahaldun kontzeptuan, Korrika laguntzaileen kanpaina indartu nahi izan du, eta era berean, Korrikaren kilometro bakoitza eskuratzeko erronka ere luzatu du. Euskararen eta euskalduntzearen alde guztion ahalmena metatzea ezinbestekoa da.

AEKren edozein euskaltegitan, edo KORRIKA dendetan, laguntzaile izateko urratsak egin diatezke 12 euroren truke, eta otsailaren hasieratik aurrera kilometroak eskuratu ahalko dira

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrikan parte hartzeko gonbitea luzatu dute Iruñean

Korrikan parte hartzeko gonbitea luzatu dute Iruñean