Borrar
Catan jokua.
Catan joko klasikoa euskaraz, larunbat honetatik aurrera

Catan joko klasikoa euskaraz, larunbat honetatik aurrera

Mahai-joko modernoetan lehenengoetarikoa izan zenaren 20. urteurrena ospatu du Devir argitaletxeak

PPLL

Viernes, 14 de noviembre 2014, 15:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mahai-joko modernoetan (Eurogames) lehenetarikoa izan zen eta erreferente bihurtu da. 2015ean 20 urte beteko ditu eta hori ospatzeko Devir argitaletxeak Catan-en euskarazko bertsioa aterako du kalera larunbat honetan. Ez da berrikuntza bakarra izango. Izan ere, Catan eta Antzinako Egipto jokoaren edizio mugatuaren bertsio zabalagoa ere kaleratuko du.

Jokoa Klaus Teber-ek sortu zuen 1995ean. Urte hartan hainbat sari irabazi zituen Alemanian, besteak beste, urteko joko onenarena. 2001 arte ez zen Espainiara iritsi, baina urte gutxiko epean, konpainiaren bandera-jokoetako bat bihurtu da.

Egun 40 herrialde baino gehiagotan dago Catan eta 30 hizkuntza baino gehiagotan jokatzen da. Munduan 20 milioi kopiatik gora saldu dira dagoeneko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios