

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Sábado, 22 de febrero 2025, 17:48
Zientzia eta teknologia Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei hurbiltzeko asmoz, unibertsitatean sortzen diren ikasketak eta ikerketak jakinaraziz, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu daitezen, eta ikasleen artean zientzia-karrera bat aukera dadin sustatzea, genero-oztopoak ezabatuz 36 jarduera antolatu ditu UPV/EHUk Zientzia Zirkularra programaren baitan.
Orotara Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 60 ikastetxek hartuko dute parte 115 saioetan. 3.600 ikaslek baino gehiagok zientzia gertutik biziko dute eta lurrikarak eta tsunamiak nola sortzen diren ezagutuko dute, zer den berotegi-efektua, patogenoak eta substantzia kutsatzaileak detektatzeko ura analizatzeko modua, edo Adimen Artifizialaren erabilera ikerketa biomedikoan. Horrez gain, internet eta sare sozialen erabileraz, edo azala eguzki-argitik babesteaz eta askoz gehiagoz hausnartzeko aukera ere izango du.
Aurten 36 jarduera antolatu dira (20 tailer eta 16 hitzaldi), Europako Batasunak mundu osoko arazo sozial handiei irtenbideak emateko abian jarri dituen bost ikerketa- eta berrikuntza-misioetan oinarrituta. Hauek dira misio horien ardatzak: Minbizia, Klima Aldaketara Egokitzea (Eraldaketa Soziala barne), Ura eta ozeanoak, Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta Lurzoruaren osasuna eta Elikagaiak. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) xedeak lortzen lagunduko dute.
Zientzia Zirkularra UPV/EHUko Ikerketaren Hedapen Sozialeko Zuzendaritzak (Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetza) antolatzen du, G9-SCIENCE4All europar proiektuaren testuinguruan, Europako Batzordeak finantzatuta, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen barruan, Europako Ikerketa Esparru Programaren barruan sartzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.