«Txo(r)rakeriak ez dira 'serioskeriak' bezain txarto zahartzen»
Jokin Etcheverria Euskaraldia Black Magic 4K kamera lepoan harturik ospatu zuen artista edo
Donibane Lohizunekoa jatorriz, izatez eta hizkeraz, Bilbon eta Donostian pausatu ohi da. ETB n eta ETBrako aldrebeskeria hamaika egin ondoren, iaz Papa Noelen eta Olentzeroren arteko Full Contact-eko borrokaldia antolatu zuen Lapurdiko soro batean. Antolatu eta grabatu. Oraingoan, Euskararen Egun Sakratuan (abenduaren 3an, hots) 'Ekogudari'en lehen komunikatua kaleratu/sareratu zuen.
Publicidad
– 'Ekogudariak gara Antropozenatik at!!!!?'
– 'Izakiekin bat egin hierarkia hautsiz'...
«Bada garaia, nik uste, guk uste, zuek uste? euskararen eta eusko aberriaren kontura barre egiteko. Edo egiten jarraitzeko»
– 'Izan gara gorila. Gorilatik gizadira. Gizadiatik gorilara jarraitzen da guerilla (berriz)!!!??
– 'Hartza suge ta dordoka. Kalamua belarra'
– ' Harria lurra eta ura. Animistak gara'!!!???
– 'Borrokara deituak Ekogudariak gara'
– ' Menditik itsasora Amalurra askea'!!!!???''
– (Berriz): 'Menditik itsasora Amalurra askeaaaaa'. Ez ahaztu doinua. Gurekin kantatu nahi izatera, derrigor izan behar du 1932an 'Euzko gudariak' ereserkia sortzeko, José María de Garatek hartutako Arabako 'Atzo Bilbon nengoen' kanta haren melodia.
– Baina baina baina zer mila demonio, zer arraio, zer kanta eta zer kantuoste da hau? Nork idatzi du? Nork kantatzen du? Nork jotzen du soinua? Nork filmatua da? Zer demontretan sartu zara oraingoan?
– J.O.K eta Muak ekoiztetxe ospe handikoen erronka-ekimen berria da. Esketxak eta karaokeak. Hiru eta hiru. Nork aldrebestu dituen hitz sakratuok? Antropologo batek
– Zeinek?
– Eric Dicharryk
– Brometan zaude ala serio? Egia Antropologian doktorea dela. Eta poeta. Eta ikertzailea. Erakusketa-komisarioa. Berriki, Pamielak argitaratu du bere 'Eros'.
– Galdetu berari, nahi baduzu. Zin dagizut Baionako idazle ilustratu honek moldatu dituela Eusko Gudariak kantaren hitzak hasi berri dugun ekimen honetarako. Inork gutxik dakien gauza bat kontatuko diet orain irakurleoi.
Publicidad
– Ziur al zaude aintzat hartzeko moduko esklusiba izango dela?
– Hitza ematen dizut.
– Aurrera ba.
– Hurrengo bi karaokeetarako doinuak zeintzu diren badakigu dagoeneko: 'Kalera kalera...'
– ...'Borrokalari kalera. Hire indarraren beharra diagu gure indarrarekin batera....' Imanol Urbietak, Txapas-ek eta Monzon-ek sortutako ereserkia, manifestazio guztietan abestu genuena? Azkenekoan, Gatiburi entzun nion!!
– Horixe bera. Itxaro Bordak moldatuko ditu hitzak. Ezagutzen duzu Itxaro?
– Galdetzea ere! Baionako Postan lan egiten duen poeta, 'Maiatz' aldizkariaren fundatzailetako bat. (H)ilbeltzan, nobela beltzaren inguruko akelerrean, elkartu ginen iaz.
Publicidad
– Irakurleoi hirugarren karaokerako hautaketa gustuko izango dutelakoan nago. Mikel Laboaren kanta bat birrinduko dugu.
–Ez esan denetarako (askotan malamentean) erabiltzen duten txori hori aukeratu duzuenik!
– Ez, ez kezkatu, ez asaldatu. 'Hego haizea' hautatu dugu. Gogoan? 'Haize hegoa, gau epela'...
– 'Ilargiaren argi. Mutxirdinak leihoetan, teilatuan katu bi...' Nork berregingo ditu hitzak?
– Jon Garmendia 'Txuria'k, Urnietako bertsolariak, zutabegileak. Esne Beltza taldeko hainbat abestiren sortzaileak. Entzun bezain pronto harrituko zarete, bere hitzekin 'Hego haizea' hori borrokarako deia bilakatzen baita.
Publicidad
– Zain eta esperoan izango gaituzu(e). Baina azaldu beharko dugu nahasmendu honen guztiaren nondik norakoa, ez da?
– Pentsatu nuen nik, pentsatu genuen hainbat lagunok, Euskaraldian parte hartzeko modu berezi, xelebre eta bitxia izan behar zuela, genuela. Nere, gure bi ikus-entzunezko ekoiztetxeez baliatuz, 'Eko gudariak' izeneko egitasmoari ekin genion. Alde batetik ikusten baitugu gero eta jende gehiagok, hiriak utziz, baserrirako, mendirako, naturako bidea hartzen duela. Beste aldetik, uste dugulako badela garaia euskararen kontura, eusko aberriaren kontura barre egiteko. Hirugarren zio bat ere bada...
– Ba kontaiguzu, motel.
– Teknologia.
– Baita zera ere! Sarean duzuen lehena kroma ziztrin bat dekoratu gisa erabiliz filmatu da, zure garajean eta familiaren Alfarako Borda baserriko ukuiluan.
Publicidad
– Zein?
– 'Retrofuturismo'. Kroma darabilkizu, bai, baina aldi berean, Aitor Elosegi bezalako muntatzaile gazteak esketxa editatzen dizu bere polstikoaren wassaparen bitartez. Retrofuturismo honetan, Etzegor musika taldeko partaidea izan zen musikariak, Jakes Etxeberriak, hots, soinua jotzen du ezpainak urdinez pintaturik dituen Ane Lindaneren ondoan.
–Eutsiko diozu goiari luzez?
– Seguru baietz. Ez zarete konturatu? Txo(r)rakeriak 'serioskiegiak' baino hobeto zahartzen dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión