Borrar
Txillardegiren omenezko horma-irudia Pedro Martinez
Txillardegiren omenezko irudia inauguratu dute, eta errekonozimendu instituzionala eskatu

Txillardegiren omenezko irudia inauguratu dute, eta errekonozimendu instituzionala eskatu

Donostiako Antigua auzoko Gaskoina Plazan Txillardegiren irudia egin du Mikel Herrero egiatar artistak. Goiko aldean idatzi du: "Euskara da euskaldunon aberria"

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 14 de enero 2018, 14:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’-ren omenezko horma-irudia inauguratu da Donostiako Antigua auzoko Gaskoina Plazan. Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak antolatutako ekitaldia izan da eta, haren izenean, Dani Goñik adierazi du toki horrek Txillardegiren izena behar lukeela, inguruan jaioa zelako omendua. Halaber, esan du badela garaia instituzioek gizon hau ofizialki errekonozitu dezaten.

Hain zuzen ere egun honetan bete dira sei urte Txillardegi hil zela. Mikel Herrero egiatar artistak egin du irudia, goiko aldean hitz hauek dituena: “Euskara da euskaldunon aberria”. Harena da Imanolen oroimenezko irudia ere, duela hilabete batzuk Matia kalean ipinitakoa.

Musikarekin hasi da ekitaldia. Pau Torres Serrak Johan Hummelen aire bat jo du saxofoiz, eta gero aurreskua dantzatu dute bi neskak.

Ondoren, Ibon Sarasola euskaltzainak hartu du hitza. Gogorarazi du Txillardegi izan zela “1964ko Baionako biltzarreko arima. Haren ekimenez deitu zuen bilera Euskal Idazkaritzak, eta hantxe egin zen euskararen batasunerako lehenengo proposamena. Txillardegi tartean izan ez balitz, ez zen gero 1968an Arantzazuko biltzarra egingo. ‘Jakin’ aldizkariak 1965ean publikatu zuen Baionako proposamena, ez dakigu testu hori Txillardegik idatzia den, baina haren espiritua ageri da bertan”, adierazi zuen Sarasolak.

Jarraian, Joxe Manuel Odriozola soziolinguista mintzatu da, orain dela gutxi ‘Nora goaz euskalduntasun honekin’ liburua plazaratutakoa. Esan duenez, Txillardegi ez zegoen konforme “gaur nagusitu zaigun euskalduntasun etnokultural honekin. Hark esan zuen euskara dela herri baten sorkaririk nagusiena eta Estatu baten beharra aldarrikatu zuen. Estatu batekin beharbada ez dugu euskara berreskuratuko, baina Estaturik gabe ere ez”.

Beñat Gaztelumendik bi bertso kantatu zituen eta ideia hau jaurti dun bukaera aldera: “Donostian ohorezko leku bat merezi du Txillardegik”. Kantu Jirako lagunen pare bat abestirekin bukatu zen ekitaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios