'Thelma y Louise', gaur, kultur etxean

Elena Viñas
ELENA VIÑAS

Ridley Scottek zuzendu eta Susan Sarandon eta Geena Davisek antzeztuta, 'Thelma y Louise' (Estatu Batuak, 1991) pelikula programatu da gaur, Okendo Kultur Etxeko aretoan. Emanaldia 18:00etan eskainiko da gaztelaniaz. Ondoren, solasaldia izango da. Sarrera doan izango da, jarleku guztiak bete arte.