Atx Teatroaren '7ak bat', Donostian ikusgai

Atx Teatroaren '7ak bat', Donostian ikusgai

Bi saio egingo ditu Atx Teatroak Donostiako Parte Zaharreko antzokian. Batetik, apirilaren 20an, 20:00, izango da ikusgai '7ak bat'. Bestetik, hurrengo egunean, igandez, 19:00etan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Donostiako Antzoki Zaharrean, Atx Teatroa konpainiak '7ak bat' antzezlana eskainiko du asteburuan. Iñaki Ziarrustak zuzendutako obrak gizaki mota berria du ardatz, gaiztakeria albo batera utzita nahi duena bizi. Posible al da, ordea, halakorik? Larunbatean, hilak 20, taularatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean antzezlana.

Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa dira aktore protagonistak. Komeria, satira eta sarkasmoaren mintzairaz, «guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian» utziko dute.

Zenbait galdera egiten ditu sinopsiak, Victor Frankenstein abiapuntu hartuta. «Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa...».

Bi saio egingo dituzte Donostiako Parte Zaharreko antzokian. Batetik, apirilaren 20an, 20:00, izango da ikusgai '7ak bat'. Bestetik, hurrengo egunean, igandez, 19:00etan.

Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean Iñaki Ziarrustaren eskutik. Bere ikuskizunei dagokienez, «distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea» dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak. Halaber, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkiete beste konpainiei, hala nola aholkularitza tekniko-artistikoa, eszenografia eta attrezzo tailerra eta ikastaro monografiko trinkoak (profesional eta amateurrentzat.

Temas

Euskera