

Secciones
Servicios
Destacamos
Iaz Skabidean taldeak kaleratutako 'Hau errepikaezina izan da' diskoaren izenburua bere eginda Antiguako Jaiek musika egitarau zabal eta oparoa dakarte, hain zuzen nafarrak karteleko erreklamu nagusi izanda. Ohi bezala, eskaintza ez da soilik aste bukaera honetara mugatuko.
Poteo elegantearen batera egiten den Auzorokc-ekin hasiko dira zuzenekoak, hau da, Antiguako taldeei euren musika ezagutarazteko aukera emanez. Berritze lanak amaituta frontoia prest da zitari erantzuteko eta 22:0ean hasiko dira Zeba, Cold Noize eta DJ Albabarruna. Aurreko urteetan DOKA izaten zen irekieraren arduradun eta iragarritako albisteekin ea 2026an hala izatea posible den.
Biharamunean, urtarrilak 28, zertxobait lehenago hasiko da musika frontoian ere. 22:00etan abiatuko du Antigua Rock gaua Les Testarudes taldeak, jarraian igoko dira oholtzara Skabidean nafarrak eta Dj Aiakatek itxiko du emanaldia.
2012an abiatu zuten euren ibilbidea eta aipatutako 'Hau errepikaezina izan da' bosgarren albuma dute iruindarrek. Funk estiloan eta musika jamaikarrak berezkoak dituen erritmo sinkopatuen eraginarekin hasi ziren, batik bat euskarazko musika ekoitziz. Zenbait aldaketa izan dituzte kideetan eta egungo formazio 10 lagunek osatzen dute. Prozesuaz gehiago jakin nahi duenak 2022ko neguan kaleratutako dokumentala kontsulta dezake, YouTuben baita ikusgai.
Hurrengo aste-bukaerarako geratuko dira, Antiguoko frontoian ere, ostiralean 22:00etan The Dogs (galesak) eta Agur eta Armarri taldeak eta larunbatean 22:30ean Muxutruk erromeria eta 01:30ean DJ Vaquillak Zerek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.