Borrar
Serioari ziren pirata hauek, irauteko moduko baltsa sendoa eraikitzen. JOSÉ MARI LÓPEZ

Euriari eta ajeari aurre egiteko modu bikaina

Donostiako Piraten ekitaldi jendetsuenean parte-hartzea izugarri ugaldu bada ere, aparteko arazorik gabe joan da aurten ere muntaketa | Goizean zehar ehunka pirata bildu ziren kaian, abordaia aurretik baltsak muntatu eta prestatzeko

MIKEL ARANZABE

Asteartea, 14 abuztua 2018, 07:15

Comenta

Jaiak duela hiru egun hasi baziren ere, Donostiako Piraten egun handia atzokoa izan zen. Kontzertuek eta bestelako hainbat ekimenek bereganatzen badute ere bestelako festa mota bat proposatzen duten gazteon egitaraueko zatirik handiena, abordaia da piratentzat eta donostiarrentzat ekimenik bereziena, eta hori nabaria da biltzen den jendetzari erreparatuta.

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, piratek ilusioz eta gogotsu ekin zioten beraien egun handiari. Goiz hasi zen igartzen eguna berezia zela, kaia alde batetik bestera jendez beterik baltsak muntatzeari ekin ziotenean. Hasiera batean euriaren traba izan zuten, baina hala ere irribarrea ahoan, materialak eskuetan hartu eta kai aldera abiatu ziren bertan aurretiko lan guztiak egiten hasteko.

Azken urteotan baltsen muntaketak hainbat berritasun izan ditu, biltzen den jende piloa behar bezala antolatuta egon dadin. Batetik, ohikoa denez, muntaketa txandak antolatu zituzten goiz osoan zehar. Izena emandako ehundaka piratak hiru txandatan antolatuak izan ziren, talde bakoitzak ordu eta erdiko denbora tartea zuela baltsa muntatzeko eta arratsaldean behar bezala abordatzeko Donostia (Dono$tia, piraten intentzioz beteriko grafian). Goizeko 10:00etan hasita hasita, azken taldeek 14:30ak aldera amaitu zituzten euren lanak, ondoren Flamenka gunean antolatuta zegoen bazkarirako guztia prest utzi ahal izateko.

Galería.

Ver fotos

Galería.

Ilara luzeak

Antolakuntzako kideek euren lana ongi burutuz, kaia hasieran ilara luzeak pilatu ziren goizean zehar, talde guztiek izena eman eta beharrezkoak zituzten materialak biltzen zituzten bitartean.

Euri zaparrada mardulak eta aurreko eguneko ajea tarteko, bat baino gehiago aurpegi makurrarekin agertu zen muntaketa lanetara, eta «nahi eta ezin», «ezin dut gehiago» moduko esaldiak entzuten baziren ere, piraten lema den «dena dugu posible» gailendu zen guztien artean. Azkenean, traba guztiei aurre egin eta piratak gogotsu ageri ziren euren egun handiaren prestaketak egiterako orduan.

Musikaren bolumena igo eta kantuen artean, gogor aritu ziren lanean goiz guztian zehar, eta emaitza bikainak jaso zituzten talde batek baino gehiagok. Beste hainbatek ametsetan imaginatzen zituzten baltsak eraikitzea lortu ez bazuten ere, goizean zehar egindako barreekin gustura geratu ziren.

Aurreneko edizioan, 2003an, 50 bat lagun bildu ziren. Azken urteotan 4.000 bat dira

Aipatzekoa da egunean zehar lanean ibili ziren laguntzaile eta boluntarioen lana

Abordaia piraten egitaraueko ekitaldirik jendetsuena dela esaten denean ez da txantxetako iruzkina izaten. Datuei erreparatuta eta Piratek gaineratzen duten bezala, aurreneko lehen edizioan, 2003an, «50 lagun» bildu ziren gutxi gora behera.

Urteek aurrera egin ahala, osagai ugari uztartzen dituen ekitaldian parte hartzen duten gazte eta horren gazteen kopurua geroz eta handiagoa da, azken urteetako 4.000 piratetik gorako zifretara iritsiz.

Aurtengoaren kasuan, Donostiako Piratek emandako datuen arabera 300 talde inguruk eman dute izena euren baltsa muntatu eta Donostia abordatzeko, beraz, aurtengoan ere milaka pirata elkartu dira kaian. Horrenbesteko jendetza biltzeak eskatzen du oso zorrotz jokatzea segurtasunaren aldetik-eta. Esan beharra dago egun guztian zehar lanean ibili ziren laguntzaile eta boluntarioak bikain aritu zirela, hala nola suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA, eta kofradietako kideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euriari eta ajeari aurre egiteko modu bikaina